Borrar
Patxi Goikolea, txapela janzten Maider Arregi irabazleari.
Maider Arregi oñatiarra irabazle Eskolartekoan

Maider Arregi oñatiarra irabazle Eskolartekoan

Atzo Arrasaten bi ekitaldi izan ziren batera: Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa eta Bertso Eskolen Eguna

DV

Lunes, 26 de mayo 2014, 01:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Maider Arregi Markuleta (Oñati, 1996) nagusitu zen atzo Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. Oso egitarau betea izan zen atzo Arrasaten, izan ere Txapelketaz gain Bertso Eskolen Eguna ere ospatu zen, eta eskola horietan ari diren hainbat herritako 250 neska-mutiko bildu ziren bertara.

Aurreneko aldia da bi ekitaldi hauek batera egiten direna. Goizeko 11etan ekin zitzaion txapelketari, Amaia Antzokian, lagun hauek jardun zirelarik: Eneko Araiztegi (Segura), Maider Arregi (Oñati), Jon Gurrutxaga (Azpeitia), Iñigo Ibañez (Azpeitia), Aratz Igartzabal (Gabiria), Paul Iruretagoiena (Ataun), Iraitz Mateo (Oiartzun) eta Amaia Urbieta (Zarautz).

Gipuzkoako txapeldun berria Oñatiko bertso eskolan ari da. Arregirenak izan ziren saioko bertsorik onenetako batzuk. Maialen Lujanbiok jarritako puntuari, adibidez, maisuki erantzun zion:

Arrasatera zatoz

dotore jantzita.

Hala janztean amak

neri esan dit-ta

herri hau nire ustez

ez da hain polita

ta nik ematen diot

ederraren pinta.

Eta despedidako bertsoa, berriz, hau bota zuen:

Oñatiarrez doia agurra

baina ulertuko da lasai

eskerrik asko animaittera

etorri zain jente danai

familixiai kuadrilliai ta

pankartia in yozuenai

bertso eskoliai bebai

baina batez be Iñaki, Gontzal

ta Urko nere anaiai

ni ona naizen ez daukat argi

baina onenak zuek zai!

Patxi Goikolea arrasatearra, bertso eskolen lehen aroko irakaslea -Almeneko lehen eskolaren sortzailea- izan zen atzo irabazleari txapela jantzi ziona. Aurten beste berritasun bat ere bazegoen: hamalau urte arteko bertsolarien lehia bertan behera utzi dute, eta horren ordez saio didaktiko batzuk antolatu izan dira.

Bertso idatzietan, berriz, Maialen Akizu (Urretxuko Institutua) izan da irabazlea handien sailean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios