BEC-eko bertso finalera joateko autobusak badira

Busa BECera joateko. /  AMAXKAR
Busa BECera joateko. / AMAXKAR

GETARIA.

Abenduaren 17an BECen izango den bertso-finalerako autobus zerbitzua jarri du aurten Bertsozale Elkarteak. Hasieran, Getariatik abiatzeko aukerarik ez zegoenez, Alamedatik Habanerara bertso-eskolak listatu bat ateratzea erabaki zuen, Getariatik zenbat jende izango zen ikusteko.

Listatu honen arrakasta ikusita, Bertsozale Elkarteak autobusa Getarian hartzeko aukera jarri du martxan. Beraz, ondorengo link-ean dago autobuserako tiketa (14 euro) erosteko aukera www.bertsosarrerak.eus/sarrerak/saioaren_ezaugarriak/295) . Abenduaren 5a, asteartea, da azken eguna. Honenbestez, bertso-eskolatik argi utzi nahi da, zerrenda horretan izena eman izanak EZ duela esan nahi autobuserako txartela erosi duenik (Getariatik jende nahikoa bazegoen ikusteko bakarrik osatu zela zerrenda hori) eta Bertsozale Elkarteko web orrian erosi behar dela txartela. Ordutegiak abenduaren 12an jakinaraziko dira www.bertsozale.eus atarian eta erreserba egin den posta elektronikoan. Finala amaitu eta ordu erdira aterako dira autobusak Barakaldotik. Ezintasun edo behar bereziren bat (gurpildun aulkia,..). dutenenak jarri harremanetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos