Borrar
Julene Iturberentzat izan zen azkoitiarren arteko sari berezia eta saioa borobiltzeko Eneritz Artetxe eta Maddalen Arzallus aritu ziren lanean.

Ikastolako bertso paper lehiaketa

Bertso paper lehiaketaren XXV. edizioa atzo goizean Baztartxon

JOAQUIN SUDUPE

Sábado, 28 de mayo 2016, 00:23

Baztartxoko bertso jaialdiarekin eta bertso paper lehiaketaren XXV. lehiaketarekin ospatu zen atzo goizean bertso eskolaren 29. urteurrena . Ikastolako Indarlan eta Udaberri Guraso Elkartekoek antolatzen dute 16 urtetik berakoentzako lehiaketa hau eta aurtengoan, 30 bertso sorta aurkeztu dira. Epaimahaikide lanetan Agustin Arrieta, Anjel Larrañaga, Jokin Uranga bertsolariak eta guraso elkartetik Agurtzane Azpeitia aritu ziren.

Bi multzotan banatzen dira parte hartzaileak; A mailan DBH 3. eta 4. mailetako ikasleak eta B mailan, berriz, DBH: 1. eta 2. mailetakoak. Bakoitzean lau sari ematen dira.

Sari hauetatik aparte, azkoitiarren artean beste sari berezia eman ohi da, berau Julene Iturberentzat izan zen eta landutako gaia 'Itsua'. Bertsoak baloratzeko eta saioa borobiltzeko Maddalen Arzallus eta Eneritz Artetxe aritu ziren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikastolako bertso paper lehiaketa

Ikastolako bertso paper lehiaketa