Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final zortzirenak, igande honetan Basteron
DV
Miércoles, 7 de octubre 2015, 00:07
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak asteburu honetan izango du final zortzirenetako fasearen amaiera. Bi saio jokatuko dira: larunbatean, Arrasaten, eta igandean, arratsaldeko 17:30ean, Andoaingo Bastero Kulturgunean.
Andoainen, Antton Fernandez Lasa, Asier Azpiroz Iztueta, Gemma Urteaga Garmendia, Ibai Esoain Arruti, Jokin Uranga Isuskiza eta Unai Gaztelumendi Arandia bertsolariek hartuko dute parte. Aurkezlea, Inaxio Usarralde Arantzadi izango da.
Sarrerak (arrunta 9 euro, gazteak 6 euro eta bertsozale elkarteko bazkideak, 6 euro) salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Irabazi bi sarrera
Andoaingo Udaletxeko Euskara Zerbitzuak igandean Bastero Kulturgunean egingo den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final zortzirenetako saiorako bi sarrera zozketatuko ditu.
Zozketan parte hartzeko eman, ostiral baino lehen, igandeko saioan parte hartuko duten bi bertsolariren izenak Euskara Zerbitzuaren facebooken edo bere posta elektronikoan, hau da, euskarazerbitzua@andoain.eus.