Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurreko bat Irunen jokatuko da

Alaia Martinek irabazi zuen Baigorrin jokatutako kanporaketa. /  ELOSEGI
Alaia Martinek irabazi zuen Baigorrin jokatutako kanporaketa. / ELOSEGI

Datorren asteazkenean izango da saioa, arratsaldeko bostetan Artalekun. Sarrerak dagoeneko salgai daude Turismo Bulegoan

M.A.I. IRUN.

Irungo Udaleko Kultura arloaren babesaz, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko bat Artaleku kiroldegian jokatuko da, datorren asteazkenean, azaroak 1. Finalerdia 17:00etan hasiko da baina ateak zabalik egongo dira 15:30etik aurrera.

Txapelketa entzutetsu hau lau urtean behin antolatzen da, eta oso ekitaldi garrantzitsua da bertsolaritzaren eta euskarazko kulturaren barruan. Are gehiago, 'Bertsolari-tzaren olinpiada' ere esaten zaio. Irailaren 23an hasi zen aurtengo txapelketa, eta final handia datorren abenduaren 17an izango da, Barakaldoko BECen. Guztira, 43 bertsolarik hartuko dute parte, nork txapelketako fase batetik aurrera: final laurdenak urriaren 14ra bitartean jokatu ziren, sei saiotan; finalerdiak urriaren 28tik abenduaren 2ra bitartean jokatuko dira, zazpi fasetan; eta finala, esan bezala, abenduaren 17an. Oraingoan, lehen aldiz, Euskadin, Nafarroan eta Iparralden antolatuko dira saioak.

«Udalak ekitaldia ahalik eta hobekien aurrera eramateko eta Irungo eta inguruko bertsozaleek hirian maila handiko hitzordu batez gozatzeko emandako babesa», nabarmendu zuen Kultura arloko ordezkariak, Juncal Eizaguirre. «Duela urtebete hasi zen lanaren emai-tza izango da saio hau; izan ere, besteak beste, lan logistiko handia egin behar izan dugu Artaleku kiroldegiko pista egokitzeko eta, horrela, 2.300 lagun kabitzeko harmailetan eta parketean bertan jarriko diren aulkietan».

«Maila handiko» ekitaldi honetarako 2.300 ikuslerentzat egokitu da lekua kiroldegian

Honako hauek izango dira parte hartzaileak: Aimar Karrika Iribarren (Auritz, Nafarroa); Aitor Sarriegi Galparsoro (Beasain, Gipuzkoa); Alaia Martin Etxebeste (Oiartzun, Gipuzkoa); Maddalen Arzallus Antia (Hendaia, Lapurdi); Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, Gipuzkoa), txapelketa irabazi duen lehen emakumea, 2009an; eta Unai Agirre Goia (Hernani, Gipuzkoa).

Finalerdira joateko sarrerak ez daude zenbakitutak, eta Luis Marianoko Turismo Bulegoan soilik daude salgai. Sarrera orokorrak 15 euroko prezioa dute, eta gazteenak, 8 eurokoa. Beste aldetik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko bazkideentzako sarrerak 12 euroko prezioa dute.

Asteazkenean Irunen eskainiko den saioari buruzko informazio guztia www.bertsozale.eus web orrialdean ikusi daiteke.

Fotos

Vídeos