Borrar
Jubilatuen omenaldian ere hainbat urtetan parte hartu zuen. Argazkian, Laxao Astigarraga eta Okelarrekin batera azaltzen da.

Jon Azpillaga bertsolariaren heriotzak samina sortu du herri osoan

2015. urtean jaso zuen Kultur Eragilearen saria. Arratsaldeko 7:00etan izango dira bere hileta elizkizunak Parrokian

GORRITIBEREA

Viernes, 3 de febrero 2017, 00:21

Jon Azpillaga Urrutia bertsolari handiaren heriotzak samindura sortu du herri osoan, herri osoarekin baitzuen hartu emana Azpillaga handiak. Pasaian jaio, Berriatuan bizi, baita Ondarroan ere, baina bereziki Jon Mutrikukoa zen, are eta gehiago Goiko Plazakoa, hantxe eman baititu bere azken urteak Aranzubiko bere txoko kuttunean jarri eta batekin eta bestearekin hitz eginaz, bere ardotxoa hartuaz beti ere. 14 urterekin hasi zen bertsotan Amoroton eta joan zen urteko Amabirgiña egunean kantatu zituen azkenak jubilatuen aurrean.

Gauza guztien gainetik Jon Azpillaga gizatasunez betetako pertsona osoa izan da, laguntzeko beti prest zegoena, bertsotan bezala beste hainbat alorretan. Bertso plazak utzi zituenean Parrokiko Abesbatzean ere apuntatu zen, baina korura igotzeko armaila asko eta zangoak laguntzen ez. Bertso Eskolako sorreran ere parte hartu zuen, Bizkaiko bertso txapelketa irabazi ere bai 1961ean, Euskal Herrikoan ere parte hartu zuen 1982an, baina bereziki Jonek Santeskea zuen gogoko, eta gauzak nola diren, duela bi urte Santeske bezperetan joan zen bere lagun min Roman Maiz 'Okelar' eta aurtengoan Jon bera joan zaigu.

2015. urtean Udalak antolatutako lehen kultur galan, Kultur Eragilearen saria eman zitzaion, eta han zituen bere ondoan, Mañukorta eta bereziki Jon Lopategi. Beste hainbat gauza eder esan daitezke Joni buruz, baina gaur arratsaldeko 7:00etan Parrokian egingo diren hileta elizkizunetan kantatuko dituzte bere bertsolari lagun minak.

Bihar 49. Santeskea

Azken ordurarte zalantzan egon baziren ere, bihar larunbata, 49. Santeskea burutuko da Mutrikun. Bertso Eskolakoak hiru talde izango dira eta Mijoa auzokoa bat. Bertso Eskolako lehen taldean Imanol Lekunberri eta Iñigo Arrizabalaga arituko dira koplatzen. Bigarren taldean Jexux Mari Irazu eta Laxao Astigarraga eta hirugarren taldean berriz Beñat Iguaran eta Orlando Arreitunandia. Mijoa auzokoan berriz Iñaki Apalategi eta Xabi Astigarraga izango dira kantari. Bertso Eskolakoen goizeko 9:30etan dute zita Zubixa plazan eta Mijoakoak berriz goizez Galdua auzoa koplatuko dute eta arratsaldez bailara guztia. Aurten jasotzen dena berriz Gure Esku Dago herri ekimenak antolatu duen herri galdeketaren gastuak ordain-tzeko izango da, eta bide batez eguna aproposa izango da guztien maisua omentzeko.

Ate irekiak

Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era matrikulazio kanpaina izango da haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan. Mutrikun bi aukera daude; San Migel ikastetxea eta Goizeko Izarra ikastola. San Migel ikastetxean gaur ostiralez, ate irekien jardunaldia izango da arratsaldeko 16:30etik 18:30era eta bihar larunbata goizeko 11:00etatik 13:00etara. Goizeko Izarra ikastolan berriz, hurrengo martitzenean, arratsaldeko 6:00etan izango da aurkezpen hitzaldia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jon Azpillaga bertsolariaren heriotzak samina sortu du herri osoan

Jon Azpillaga bertsolariaren heriotzak samina  sortu du herri osoan