Borrar
Ekintzak. Hitzaldiak, tailerrak... egiten dira urtero Igartubeitin jardunaldietan.

'Emakumeak Landa Ingurunean' IV. Jardunaldia Igartubeitin

Martxoaren 13an egingo da, eguerditik arratsaldera arte burutuko diren ekintzekin

MIRYAM GALILEA

Viernes, 4 de marzo 2016, 00:04

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko 'Emakumeak Landa Ingurunean Jardunaldia' antolatzen du urtero Igartubeitin eta oraingoan bere IV. edizioa izango du, hau martxoaren 13an, igandea, aurrera eramango delarik.

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta ospatzen den jardunaldi hau emakumeak landa ingurunean izan duen paperari eskaintzen zaio urtero, landa ingurunea bere bizimodua bihurtu duten egungo emakumeen esperientzietara gerturatuz eta aldi berean garai zein egoera ezberdinetan bizi izan diren emakumeek burututako lanari esker ona adieraziz.

Honetarako hitzaldi, tailer, zein filmak ikusteko aukera zabaltzen dute Igartubeititik, laugarren edizio honetan eguerdian hasi eta arratsalderarte ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera zabalduz.

Egitaraua

Goizeko 12:30etan inauguratuko dute Emakumeak Landa Ingurunean Jardunaldia Igartubeitin, bertako hazi barietatearen garrantziaren aurkezpena eginez. Hau amaitu eta ordu eta erdiko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute helduek zein gaztetxoek.

'Haziak' helduentzako tailer praktikoa izango dugu oraingoan, Jaime Ortiz de Urbina biologoak, ingurumen teknikariak eta Euskal Herriko Hazien Sareko lehendakariak eskainia. Ordu berean 'Haziak' tailerrean ere parte hartzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek, hauentzako egokituta egongo delarik.

Tailerrak amaitu eta Interpretazio Zentruan bertan bazkari ederra partekatzeko aukera izango dute animatzen diren guztiek. Helduen-tzako menuaren prezioa 5 eurokoa izango da; haurrena berriz 3 euro.

Bazkaldu ondoren, arratsaldeko 16:30ean Amama filmaren emanaldia hasiko da museoko pantaila erraldoian. «Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama», azaltzen dute filmaren inguruan. Proiekzioa amaitu eta pelikularen inguruko solasaldia izango da, honekin aurtengo jardunaldiei agur esanez.

Ekintza hauetan guztietan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, antolatzaileek egun honetarako dena prest izan dezaten. Beraz, interesa duten guztiek martxoaren 10a baino lehen, hurrengo osteguna, Igartubeiti Baserri Museora deitu beharko dute 943 72 29 78 telefono zenbakira edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi.

Afaria Itsason

Igartubeitiko jardunaldiaz gain Ezkio-Itsasoko herritarrek ere Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu nahi izaten dute eta horretarako urtero bezala Itsaso eta Alegiako emakumeek bazkaria antolatu dute martxoaren 8rako Itsasoko Ostatuan.

Iaz hogeita hamar emakumetik gora elkartu ziren eta aurten ere talde polita biltzen ari da. Parte hartu nahi dutenek Itsasoko ostatura zuzenean deitu beharko dute 943 880 315 telefonora.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Emakumeak Landa Ingurunean' IV. Jardunaldia Igartubeitin

'Emakumeak Landa Ingurunean'  IV. Jardunaldia Igartubeitin