Zalantzak

Bizi dugun egoera ikusita, normalena zalantzak edukitzea da. Harritzekoa da ziurtasun erabatekotik mintzatzea

Hasieran ez zen beharrezkoa musukoa. Gero bai. Hasieran ezin ziren txerto marka ezberdinak nahastu. Gero bai. Ikusi ditugu hainbat agintari gauza bat sutsuki defendatzen, eta, ondoren, justu kontrakoa, lehen bezain sutsuki edo sutsuago. Erkidego bakoitzak bere arau eta jarraibide propioak ditu, eta herritar arruntarentzat kaos bat da corpus juridiko horren egunerokoa jarraitzea. Bestalde, berehala baztertu zen immunitate naturala antigorputzek indarra galtzen zutelako, nahiz norabide horretan egin diren ikerketak itxaropentsuak izan. Txertoa indarra galtzen ari dela dirudi, baina dosi kopurua areagotzea gomendatzen ari dira. Zientzialarien artean ere irizpide eta teoria ezberdinak daude. Taldeko immunitatea ehuneko 70arekin lortzen zela zioten; orain, ordea, ehuneko ehuna eskatzen ari dira. Txertoari uko egin dion jendeak, berak jakingo du zergatik egin duen, baina denak ez dira negazionistak edota ganoragabeak. Eta txertoa hartu dutenetako askok ere ez dute arduragatik eta elkartasunagatik egin, pragmatismoagatik eta berekoikeriagatik baizik. Errazegia da horrelako fenomeno konplexu bat etiketa merke baten pean gutxiestea. Onartu behar da, halaber, hartzen ari diren hainbat neurri dudazkoak direla gutxienez.

Publicidad

Hain zuzen ere, bizi dugun egoera ikusita, normalena zalantzak edukitzea da. Harritzekoa da ziurtasun erabatekotik mintzatzea. Are gehiago, gure eguneroko errealitatea eta datuen amarauna horren azkar aldatzen denean, bata bestea etengabe gezurtatuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad