Borrar
Et Incarnatus Orkestrak hainbat artistekin eskaini ditu emanaldiak. M. Bereziartua

Urmuga jaialdi jendetsua

Mendi ibilaldi musikatuak azken jardunaldia ospatu du igandean, 19 egunetako zeharkaldia osatuz

Itziar Altuna

Donostia

Igandea, 30 uztaila 2023, 18:31

Comenta

Isaban igandean burutu den festarekin amaitu da Urmuga jaialdiaren laugarren edizioa. Otxandio eta Araiako musika bandak, Irunberriko gaiteroak, txistulariak eta Urruskla taldeak jarri dute musika azken egun honetan. Jaialdi biribila izan da aurtengoa antolatzaileean esanetan, izan ere eguraldia lagun izan dute ia egunero, eta kontzertuak espero bezala egin dira.

Mendebaldetik ekialdera zeharkatu du Urmugak azken egunetan Euskal Herria, Garobel Mendilerrotik Auñamendiko Hiru Erregeen Mahairaino. Mendi ibilaldi musikatu honek, natura eta gizakiak musikaren bidez harremanetan jartzea du helburu. Uztailaren 12 jarri zen abian, eta 19 egunez, ibilaldiak eta kontzertuak antolatu dira hainbat gailur eta bailaratan.

Et Incarnatus orkestra gidari lanetan izanik, berrogeita hamar bat artistek parte hartu dute Urmugan, Antolatzaileen esanetan, natura betean aritzeko proposamenak «asko erakartzen eta ilusionatzen ditu» artistak. Besteak beste, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui (Gatibu), Korrontzi taldea, Alaitz eta Maider, Mikel Urdangarin, Jokin Pinatxo, Rafa Rueda, Gorka Hermosa, Eresargi Abesbatza, Janus Lesterr, Bixente Martinez eta Zinbulu Dantza Bertikala izan dira. Baita Donostiako Orfeoia, ostiralean Orhiko gailurrean eskeini zuen kontzertuarekin.

Topaketarik jendetsuenen artean, Aralarren, Aizpearron, ospatutakoa (700 lagun inguru hurbildu ziren bertara) eta Irulegiko gazteluaren oinetan antolatu zena (ia bostehun ikusle) nabarmentzen dira. Aurten aurreko edizioetan baino jende gehiago bildu da. «Publikoak musikaz gozatzera mendira igotzeko erronka onartzen du», amaitu dute antolatzaileek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urmuga jaialdi jendetsua

Urmuga jaialdi jendetsua