Borrar
EHU-ko Gipuzkoako campusa, Ibaetan. Félix Morquecho
Unibertsitatera modu ludikoan hurbiltzeko udako campusa

Unibertsitatera modu ludikoan hurbiltzeko udako campusa

EHU-ko Gipuzkoako campusak bi asteko topaketa antolatu du. Izena emateko epea maiatzaren 16an amaituko da

DV

Donostia

Sábado, 3 de mayo 2025, 12:35

Gazteak unibertsitate mundura modu ludikoan hurbiltzeko helburuarekin, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako campusak EGOkITU (Euskal Gazteen OrientazioraKo Ikastaroa.Talentoa Unibertsitatean) udako campusa antolatu du. Topaketa honek udan irekiko ditu ateak, bi txandatan banatuta. Lehenengoa ekainaren 23tik 27ra eta bigarrena ekainaren 30etik uztailaren 4ra, hain zuzen ere.

EHUko iturriek adierazi dutenez, EGOkITU udako campusean 200 bat gaztek parte hartzen dute urtero eta «arrakasta handia» izan du edizioz edizio. 15-17 urteko gazteak unibertsitate mundura eta, ondorioz, enpresa mundura modu ludikoan hurbiltzea du helburu.

Azken edizioan bezala, aurten ere EGOkITUk bederatzi ikastaro eskainiko ditu EHUko Gipuzkoako campuseko hainbat ikastegietan, eta horrela, parte hartzaileek jarduera teknologikoak, sanitarioak edo sozialak aukeratu ahal izango dituzte unibertsitatea eta bere irakasle ikertzaileak gertutik ezagutzeko. Hain zuzen, Arkitektura, Informatika, Ingeniaritza, Zuzenbidea-Kriminologia, Kimika,

Ekonomia eta Enpresa, Erizaintza eta Osasun zainketak, eta Psikologia. Aurten, berrikuntza gisa, Logopedia ere aukeratu ahal izango dute.

EGOkITU programa 2008an eta 2010ean artean jaiotako pertsonei zuzenduta dago. Bi txanda antolatu dira: ekainaren 23tik 27ra eta ekainaren 30etik uztailaren 4ra, 09:30etik 14:00etara (aste bat edo bi aste aukera daitezke). Izena emateko epea maiatzaren 16an amaituko da eta plazak hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatzen du EHU-k udako campus hau.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Unibertsitatera modu ludikoan hurbiltzeko udako campusa