Borrar
Aurreko edizio batetan parte hartu duten gazteak. UEMA

UEMA-ko 'Salto!' udalekuetan izena emateko azken egunak

120 gaztek parte hartuko dute Arantzatik Elinzondorako bidea oinez eginez, bi taldetan banaturik

I. A.

Donostia

Asteazkena, 27 martxoa 2024, 17:47

Comenta

UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzako 'Salto!' udalekuak antolatu ditu aurten ere eta bertan parte hartzeko izena emateko epea, martxoaren 31n amaituko da. 2006. eta 2009. urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako ekimena da, eta udara honetan ere ibiltaria izango. Bi txanda antolatu dira, ekainaren 24tik uztailaren 2ra bata eta uztailaren 4tik 12ra bigarrena. Jasotako eskari guztietatik txanda bakoitzerako 60 hautatuko dira.

Udalekuak Arantzatik irtengo dira Elizondorako bidea egingo dute gazteek Doneztebe eta Oronoz-Mugaire zeharkatu ondoren. Herri bakoitzean bi gau pasatuko dituzte eta herri batetik bestera oinez mugituko dira. «Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua», antolatzaileen esanetan.

Ildo horren baitan, euskararen arnasguneei eta udalerri euskaldunei buruzko 'Hedatu' hezkuntza proiektua abian du, eta ikastetxeetan ere ari dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, LHko, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin. Udalerri euskaldunak eta arnasguneak giltzarriak direla nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

Proiektua are gehiago garatzeko, hezkuntza arautuaren mugak gainditu eta udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatzea eta saretzea lortu nahi da 'Salto!' udalekuekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco UEMA-ko 'Salto!' udalekuetan izena emateko azken egunak

UEMA-ko 'Salto!' udalekuetan izena emateko azken egunak