Las diez noticias clave de la jornada
Berrobiko Udala Udalbiltzako kide berri da atzottik. Lusa

Udalbiltzak 84 kide ditu atzoko Kontseilu Nagusiaren ondoren

Berrobi eta Mendaro, Larraun, Izurtza, Dima, Markina-Xemein eta Plentziako udalekin batera gehitu dira orain arte, 77 udalek osatzen zuten zerrendara

A. Mariezkurrena

Donostia

Domingo, 21 de enero 2024, 16:54

Berrobi eta Mendaro, Larraun, Izurtza, Dima, Markina-Xemein eta Plentziako udalekin batera Udalbiltzako kide dira. Horrela, erakundea 84 udal izatera iritsi da. Udalbiltzako iturriek jakinarazi zutenez, Euskal Herriko udalen partzuergoak urteko lehenbiziko Kontseilu Nagusia egin zuen atzo, urtarrilaren 20an, Bergarako Seminarixuan, eta bertan onartu zen kide berrien sarrera.

Publicidad

Orain arte, 77 udalek osatzen dute Udalbiltza, eta atzo bergaran egin zen Kontseilu Nagusiaren ondoren, 84 udal izatera iritsi da. Gainera, beste herri batzuek 2024an zehar Udalbiltzan sartzeko asmoa iragarri dute. Aurten Udalbiltza sortu zela 25 beteko direnez, larunbateko Batzar Orokorrak ekitaldi izaera izango du. Udalbiltzak urteotan zehar nazio eraikuntzari egindako ekarpena aitortu eta burujabetzarako egitasmoeraldatzaileen ekin dion bide berritua azalduko du. Logika horretan, logoari egin zaizkion berritasunak aurkeztuko dira.

Udalbiltza izaera juridiko publikoa duen euskal erakunde nazionala da. Partzuergoa da, eta finkatutako prozedurak betez, hala erabakitzen duten udalek eta lukro asmorik gabeko elkarte pribatuek osa dezakete. Bere estatutuek jasotzen duten bezala, partzuergoak bi estatuek ezarritako muga gainditzeko borondatea du, nazioarteko itun eta Europar legedian oinarrituta; bereziki 1995eko martxoaren 10eko Baionako itunean, zeinaren arabera Frantziar Errepublikako udalek bat egin dezaketen Partzuergo honekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad