Las diez noticias clave de la jornada
Xabin Fernandez aktorea izango da igandeko protagonista. Arizmendi
Mutriku

Txalo konpainiaren 'Kanpora sartzen' lanak igandean irekiko du Antzerkiaz Blai! Egitasmoa

Konpainia profesional zein amateurren emanaldiekin gozatzeko parada izango da Mutrikun datozen asteetan

J. Leon

Mutriku

Martes, 7 de noviembre 2023, 19:12

Mutrikuarrek Udalak herritarren artean antzerkizaletasuna bultzatzeko helburuarekin antolatzen duen Antzerkiaz Blai! egitasmoaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren igandetik aurrera. Aurreko urteotan bezala, konpainia profesional zein amateurren emanaldiekin gozatzeko parada izango da Zabiel kultur etxeko oholtzan.

Publicidad

Egitaraua abiatzeko Txalo konpainiak ekoiztutako 'Kanpora sartzen' antzezlana ikusi ahalko da datorren igandean (19:00etan). Aitziber Garmendiak zuzendutako obra honetan Xabin Fernandez Zubeldia eta Intza Alkain Ibarguren aktoreak dira protagonistak.

Antzerkiaz Blai! ekimenaren bigarren saioa hilaren 19an (18:00etan) izango da. Egun horretan Ameztu antzerki taldeak 'Ipurbeltz' antzezlana taularatuko du Zabielen, Unai Saenz Peciña eta David Gutierrez Taboada aktoreen partaidetzarekin.

Hirugarren emanaldia azaroaren 24an egingo da (19:00etan) eta egun horretan Mutrikuko kultur etxera bertaratzen direnek Txalo produkzioak konpainiak ekoiztu duen eta Jon Plazaola aktoreak taularatuko duen 'Tu Tum Platz' bakarrizketarekin gozatu ahalko dute.

Azkenengo bi emanaldietan Mutrikuko Akelarre antzerki taldeko kideak izango dira protagonistak. Batetik, herriko konpainiak 'Klase partikularrak etxean' eta 'Lapurreta museoan' obrak eskainiko ditu abenduaren 2an (19:00etan). Bestetik, 'Artista famili bat' eta 'Lasaitasunaren hotela' lanak aurkeztuko ditu abenduaren 16an (19:00an).

Publicidad

Antzerkiaz Blai! egitasmoaren aurreneko ikuskizunetarako sarreren prezioa 3 eurokoa da eta interesatuek Turismo bulegoan edo mutriku.eus web gunearen bitartez eros ditzakete. Akelarre taldeko emanaldietarako sarrerak, berriz, doanik izango dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad