Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Eskaintza berezia eskainiko du Burdinbidearen Tren Museoak datozen asteetan. B.T.M.
Azpeitia

Tren historikoen zerbitzua indartuko du Burdinbidearen Tren Museoak

Lurrunezko trenen bost zirkulazio eskainiko ditu datozen egunetan eta abuztuaren 1ean diesel trenen zerbitzu berezia hasiko da

I. Altuna

Donostia

Asteartea, 23 uztaila 2024, 12:46

Comenta

Eguraldia lagun, hondartzak jendez lepo daude azken egun hauetan. Eguzkia eta tenperatura beroak nahi baino beranduago iristi dira aurtengo udan, eta hondar gainean etzanda egoteko eta itsasoan bainu bat hartzeko gogotan zeuden asko. Asteburu luze baten atarian, gure kostaldeko herriak jendez gainezka izango dira ziurrenik datotzen egunetan.

Baina itsasotik ez oso urruti, barnealdean, badira eguraldi onarekin disfrutatzeko hainbat aukera. Horietako bat Azpeitian topa dezakune, Burdinbidearen Euskal Museoak antolatzen duen eskaintzarekin. Hurrengo egunetan, lurrunezko eta diesel trenen zerbitzu berezia eskainiko du.

Honela, eta 2024ko denboraldi erregularraren baitan, urrunezko trenen bost zirkulazio eskainiko ditu. Hain zuzen, Euskotreneko iturriek jakinarazi dutenez, trenek museoaren instalazioetatik Lasaoko geltokirainoko bidea egingo dute ostegunean, uztailaren 25ean, 12:00etan, larunbatean, uztailaren 27an, 12:00etan eta 17:30ean, igandean, uztailaren 28an, 12:00etan, eta uztailaren 31n, San Ignazio egunarekin bat etorriz, 12:00etan.

Bestalde, Burdinbidearen Euskal Museoak urtero eskaintzen duen diesel trenen zerbitzu berezia hasiko da abuztuaren 1ean, eta asteartetik ostiralera, lanegunetan, diesel trenak aterako dira Azpeititik Lasaora 12:00etan eta 17:30ean.

Horrela, Euskotrenen museoak bere tren historikoen zerbitzua indartuko du, asteartetik ostiralera arteko lanegunetan ematen den diesel trenen zerbitzuari lurrunezko trenen zerbitzua gehituta larunbat, igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tren historikoen zerbitzua indartuko du Burdinbidearen Tren Museoak

Tren historikoen zerbitzua indartuko du Burdinbidearen Tren Museoak