Borrar
'Visiones cuánticas' (Ikuspegi kuantikoak) erakusketa ekainaren 8 arte dago ikusgai Tabakaleran. Gorka Estrada
Tabakalerako 'Ikuspegi kuantikoak' Guggenheim museora iritsiko dira

Tabakalerako 'Ikuspegi kuantikoak' Guggenheim museora iritsiko dira

Fisika kuantikoak arte garaikidean izan dezakeen eraginaz hitz egingo dute asteartean antolatu den mahai inguruan

I. Altuna

Donostia

Sábado, 3 de mayo 2025, 12:35

'Ikuspegi kuantikoak' erakusketak Tabakaleran ateak zabaldu zituen otsailaren 21ean, eta ordutik dibulgazio-programa zabala eskaintzen ari da, Tabakalerako egoitzan baina Donostiatik kanpo ere. Kasu honetan, mahai-inguru bat antolatu da Guggenheim museoan, erakusketan azaltzen diren hainbat gai lantzeko, besteak beste fisika kuantikoak arte garaikidean izan dezakeen eraginaz.

Hitzordua maiatzaren 6an, asteartean, izango da 18:00etan, eta bertan parte hartuko dute Mónica Bello, erakusketaren arduradunak eta, 10 urtez, baita 'Arts at Cern' programarena ere artearen eta zientziaren arteko intersekzioan erreferentea den zentroan; Ricardo Díez Muiñok, Donostia International Physics Center-eko zuzendariak; eta Abelardo Gil-Fournier, artista eta fisikariak, iraunkortasunean eta adimen artifizialean eta kuantikoan interes berezia duena. Mahai inguruak 90 minutuko iraupena izango duela aurreikusi dute.

Ekitaldian zehar, parte-hartzaileek azalduko dute «fisika kuantikoaren zenbait oinarrik, tartean, zehaztugabetasunak, probabilitateak eta ziurgabetasunak, zer-nolako adierazpide eta gogoeta-modu berritzaileak inspiratzen dituzten arte garaikidean», azaldu dute museotik. Jarduera Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren lankidetza estrategikoari esker antolatua da.

Erakusketaren izenburuak, 'Visiones cuánticas' (Ikuspegi kuantikoak), kuantikari heltzen zaion ikuspegi anitzetan du jatorria, eta unibertsoaren posibilitateek eta kontraesanek hainbat planteamendu inspiratzen dituztela aditzera ematen du. Erakusketan bildutako hamaika artistaren lanen abiapuntua hauxe da, errealitatea, neurri handi batean, arbitrarioa izatea. Unibertso kuantikoan, ziurra dirudiena desagertu egiten da, eta posibilitatea eta kontraesana giltzarri bihurtzen dira errealitatea ulertzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tabakalerako 'Ikuspegi kuantikoak' Guggenheim museora iritsiko dira