Sukaldari onenaren titulua eskuratzeko lehian arituko dira 50 partaide 'Sukaldarien Liga' saioan
Euskal Herrian egin den lehiaketa gastronomiko handiena urtarrilaren 9an estreinatuko da ETB1ean eta eitb.eus-en
I.A.
Donostia
Domingo, 31 de diciembre 2023, 16:53
Hamar astez 50 sukaldari profesional zein amateur lehiatuko dira Euskal Herriko Sukaldari onenaren titulua eskuratzeko. 'Sukaldarien Liga', Euskal Herrian inoiz egin den sukaldaritza talent handiena, datorren urtarrilaren 9an estreinatuko da ETB1en eta eitb.eus-en, EITB-tik jakinarazi dutenez.
Publicidad
Mundu osoko telebistetan asko dira sukaldaritzaren inguruan egin diren lehiaketak, herri desberdinetako gastronomia eta kultura ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen duten saioak direlarik. Oraingoan, sukaldaritzak Euskal Herriari eman diona eta euskal gastronomiak munduan utzi duen arrastoa balioan jarri nahi duen proiektua ikusteko aukera izango da. Izan ere, gure mugak gainditu eta ezagutzera eman gaitu mundu zabalean gastronomiak. Euskal sukaldaritzari ekarpena egite aldera eta munduan isla izaten segi dezan, 'Sukaldarien Liga'; saioak talentu onenak bildu ditu, Euskal Herrian egindako lehiaketa gastronomiko handienean.
Talent show gastronomiko hau Ainhoa Etxebarria aurkezleak gidatuko du, eta lehiakideek prestatutako platerak baloratzeko prestigiodun epaimahaia hiru sukaldari profesionalek osatuko dute: Javi Rivero, 2023ko sukaldari berririk onena eta Tolosako Ama jatetxearen jabea eta sukaldaria; Maider Larrañaga, Arrasateko Arteaga jatetxearen jabea eta sommelierra; eta Aitzol Zugasti, Basque Culinary Centerreko formatzailea eta AZko aholkulari gastronomikoa.
Partaide guztien artean bakarrak lortuko du garaipen tronuan esertzea, eta 25.000 euroko saria final handian gailentzen den sukaldariarentzat izango da. Saio berri honen arduradunek azaldu dutenez, «hamar asteko norgehiagokan, momentu hunkigarriak, tentsio uneak eta sorpresa mordoa izango dira nagusi«.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión