La Piel konpainiak jasoko du Lautan3 laguntza
Otsailean antolatuko den Lautan3 jaialdian 'Beren izenez' antzezlana estreinatzeko 2.000 euro eskuratu ditu
I. A.
Donostia
Martes, 24 de octubre 2023, 18:07
Iruñeko La Piel konpainiak jasoko du 2024. urteko Lautan Hiru laguntza, 'Beren izenez' lanagatik. Taldeak 2.000 euro eskuratuko ditu eta antzezlana datorren otsailean antolatuko den VI. Lautan3 jaialdian estreinatuko da, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez.
Publicidad
Akademiak antzerki ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren babesarekin. Sariaren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko asmoz.
Horretara, 2024ko Lautan3 laguntza Iruñeko La Piel konpainiak irabazi du, 'Beren izenez' lan laburrari esker. Konpainiak 2.000 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana 2024ko otsailean antolatuko den VI. Lautan3 jaialdian estreinatuko da.
Epaimahaiko kideen arabera (Cafe Bar Bilbao, BIRA Kultura eta Euskaltzaindia), «gidoi landua du antzezlanak, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean».
Lautan Hiru jaialdia
400 lagunetik gora bildu zituen Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren bosgarren aldiak pasa den otsailean Bilbon. Guztira bederatzi ekitaldi eskaini ziren, sei antzezpen, solasaldi taularatu bat, irakurraldi dramatizatu bat eta Ganbila bildumaren aurkezpena.
Publicidad
Bilboko Udalak babesten duen jaialdia da, eta, urtero lez, Euskaltzaindiak elkarlanean antolatzen du egitaraua, hain zuzen, Cafe Bar Bilbao eta BIRA Kulturgunearekin batera. Jaialdiaren helburu nagusiak dira euskal antzerkilariei euren lanak erakusteko plaza berriak eskaini, euskarazko sorkuntza bultzatu eta Bilboko Alde Zaharrean euskal giroa sustatzea
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión