Garikoitz Mendizabalek eta Gorka Hermosak bi kontzertu eskainiko dituzte Araban.

Musika Hamabostaldiak sei kontzertu eskainiko ditu Araban

Arabako Musika Klasikoaren Zikloarekin bat egin du jaialdiak «aniztasun estetiko eta geografiko handiko programa» eskaintzeko

Itziar Altuna

San Sebastián

Viernes, 1 de agosto 2025, 12:33

Ostiral honetan hasiko den Musika Hamabostaldiak programa oparoa prestatu du, abuztuan zehar burutuko dena. Larogei kontzertu inguru izango dira, Donostian eta Gipuzkoako hainbat herritan antolatu direnak, eta baita Araban ere. Izan ere, jaialdiak bat egin du Arabako Musika Klasikoaren Zikloarekin. Honela, aurten sei kontzertu eskainiko ditu lurraldeko beste horrenbeste herritan, Uribarri Gaubean, Amurrion, Argantzonen, Santikurutze Kanpezun, Zalduondon eta Bastidan, hain zuzen ere.

Publicidad

Zikloa sortu zenetik Donostiako Musika Hamabostaldiaren laguntza izan du, eta horregatik aurkeztu dute elkarrekin prentsaurrekoan Ana del Val Arabako Aldundiko Kultura eta Kiroleko diputatuak eta Patrick Alfaya Donostiako jaialdiko zuzendari artistikoak.

Iragarri dutenez, sei kontzertuek «aniztasun estetiko eta geografiko handiko programak» eskainiko dituzte, euskal eta nazioarteko konpositoreen eta egungo musika panoraman erreferentzia diren interpreteen lanekin.

Horrela, abuztuaren 7an, Helix Trio hirukoteak 'Mendeen arteko elkarrizketa' emanaldia eskainiko du Uribarri Gaubean, eta abuztuaren 11n, aldiz, Amurrioko Santa Maria elizan ariko dira Garikoitz Mendizabal txistularia eta Gorka Hermosa akordeoilaria.

Zikloa Argantzonera lekualdatuko da abuztuaren 15ean, Marife Nogales mezzosopranoaren eta Jacinto Sanchez gitarristaren emanaldiarekin, eta biharamunean, abuztuaren 16an, Luken Munguira tenoreak eta Aurelio Viribay pianistak 'Sorterria hizketan' saioa eskainiko dute Santikurutze Kanpezun.

Publicidad

Azkenik, abuztuaren 22an, Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa Zalduondon izango dira, eta 24an, Quartet Gerhard laukoteak 'Edertasunaren omenez' kontzertua eskainiko du Bastidan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad