Gabon gaueko saioan parte hartuko duten gonbidatuak, Mikel Pagadi eta Miren Nogales aurkezleekin.
'Herri Txiki, Zirku Handi'

Musika eta umorea nagusi EITB1en Gabon gauean

Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik kirolariak, musikariak, sukaldariak eta EITBko aurkezle eta kazetariak hartuko dituzte Gure Zirkuan, Tolosan

DV

Donostia

Lunes, 23 de diciembre 2024, 12:36

Abenduaren 24ko gauean, musika eta umorea izango dira protagonista nagusiak 'Herri Txiki, Zirku Handi' saioko oholtzan, 23:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek gidatuta, aurpegi ezagunak pasako dira Gure Zirkuaren karpatik euskal kantak abestera, gaur egungoak zein herrikoiak.

Publicidad

Adin eta belaunaldi ezberdinetako musikariak entzueko aukera izango dute ikusleek gau berezi honetan, tartean Janus Lester, Estitxu Pinatxo eta Petti, zein Pantxoa eta Orioko Salatxo abesbatza. Chill Mafiako Flako Fonki eta Kiliki Frexko Gontzal Mendibil musikariarekin batera arituko dira, estreinakoz, 'Merezi ote' abestiaren moldaketan; eta Iker Laurobak eta Leire Letuk omenaldia egingo diote Benito Lertxundiri. Korrontziren doinuei laguntzeko sei dantzari izango dira oholtzan, eta Sua Enparantza eta 'Go!azen' telesaileko zenbait antzezle ere bertan izango dira. Haurrez inguratuta, 'Olentzero' abesti berria aurkeztuko du IZAROk, eta Maren bakarlariaren ahotsak ere jantziko du ETB1eko Gabon gaua.

Baina musikariak ez dira izango saio berezi honetan parte hartuko duten gonbidatu bakarrak. Aurtengoa Joko Olinpikoen urtea izanda, kirolari olinpiko eta paralinpikoak ere hurbilduko dira oholtzara. Honela, Iñigo Llopis, Nahia Zudaire, Naia Laso, Miren Lazkano, Janire González-Etxabarri eta Alain Kortabitarte arituko dira kantuan 'Herri Txiki, Zirku Handi' saioa berezian.

Gainera, EITBko ordezkaritza zabala izango dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik: sukalde kontuak albo batera utzi eta mikroa hartuko dute Javi Riverok, Zigor Iturrietak, Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek; eta, Ondas Saria jaso berritan, Euskadi Irratiko 'Faktoria Magazina' programako lantaldea animatuko da abestera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad