Borrar
EITB
'Biba 2025'

Musika eskaintza oparoa urte berriari ongietorria emateko

'Biba 2025' ETB1eko saio berezia Gabon zahar gauean eskainiko da, 22:45ean eta 00:15ean

DV

Donostia

Ostirala, 27 abendua 2024, 18:43

Comenta

Musikaz beteriko 'Biba 2025' gala «erraldoia» izango da ikusgai ETB1en Urtezahar gauean. Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleek hainbat talde eta musikari hartuko dituzte gau osoan zehar. EITB-ko iturrek jakinarazi dutenez, aurreko urteetan bezala, entretenimenduzko show-musikal bikoitza eskainiko dute: lehenengoa, kanpaien aurretik 22:45etik aurrera, eta ondoren, 00:15ean hasita.

Festa handia antolatu dute, eta musika emanaldiak izango dira 'Biba 2025' saioaren oinarri nagusia. Hala, gonbidatutako talde eta kantarien zerrenda luzea izango dute bertan: Süne, Gontzal Mendibil, Janus Lester, Xabi Solano eta Kristina Solano, Maren, Idoia, Zilikito Records, Gozategi, Korrontzi, Bengo, Puro Relajo, Sukena eta Albina Stardust, Yogurina Borova, Divina Komedia eta Xarma Leone.

Horrez gain, aurten, nobedade bezala, Oxabi taldea izango dute platoan saioko banda gisa, hainbat abesti jotzeko. Publikoak ere horiek dantzatzeko eta kantatzeko aukera izango du. Aurten puri-

purian egon diren doinu eta taldeak, betiko abesti ezagunak, euskal klasikoak… «belaunaldi guztiak batzen dituzten kantak, guztion gozamenerako», iragarri dute.

Hogei musika emanaldi baino gehiago izango dira entzungai, eta ez dira faltako, gonbidatu guztiekin alfonbra gorria eta photocall-a.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musika eskaintza oparoa urte berriari ongietorria emateko

Musika eskaintza oparoa urte berriari ongietorria emateko