Las diez noticias clave de la jornada
Jazzinema zikloa

Marcel Camusen 'Orfeo beltza' filma ostiralean proiektatuko da Tabakaleran

Soinu-bandan bossa nova doinuak nahita bildu zituen lehenbiziko proiektua izan zen

I. Altuna

Donostia

Lunes, 8 de julio 2024, 13:02

Jazzinema, zinema eta jazz doinuak uztartzen dituen zikloa, abian da. Zazpigarren edizio honek uztailean eta abuztuan lau filme emango ditu Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohizunen, Euskadiko Filmategiaren eskutik. Donostiako emanaldiak Tabakaleran izango dira, guztiak 19:00etan.

Publicidad

'Elis & Tom. Só tinha de ser com você' lanak eman zion hasiera zikloari eta ostiral honetan, hilak 12, bigarren proiekzioa izango da, 'Orfeu negro- Orfeo beltza'. Soinu-bandan bossa nova doinuak nahita bildu zituen lehenbiziko proiektua izan zen hau; Marcel Camus-ek 1959an zuzendua, filmaren gidoia Vinícius de Moraesek idatzia da, eta zuzendariak Rio de Janeiroko inauterietan girotzen du Orfeo eta Euridizeren mito greziarra. Izan ere Eurídice ederra, favela batean bizi den lehengusina batek gonbidaturik, Riora iritsi da inauteri ospetsuaren aurreko egunetan. Eurídice tranbia hartuta ailegatuko da lehengusinaren etxera, eta, bidean, tranbia-gidaria -Orfeu izeneko gitarra-jotzaile bat- liluraturik geratuko da neska gaztearekin. Alabaina, Orfeuren neskalagun jeloskorraren susmoek zaildu egingo dute harreman hori.

Azken bi proposamenak

Hirugarren proposamena uztailaren 19an aurkeztuko da, 'Miúcha. A voz da bossa nova' (Liliane Mutti, Daniel Zarvos, 2022) dokumentala, non Heloísa María Buarque de Hollanda Miúcharen bizitza kontatzen den, zeina Brasilgo musikako ahotsik garrantzitsuenetako bat izan baitzen. Harekin batera ageri dira filmean, orobat, mugimendu horretako beste zenbait musikari, hala nola João Gilberto (senarra), Chico Buarque de Hollanda (neba), Vinícius de Moraes edo Tom Jobim.

Zikloa amaitzeko, 'Dispararon al pianista' (Fernando Trueba, Javier Mariscal, 2023) emango da, uztailaren 26an, Tenório Júnior pianista brasildarrari buruzko animaziozko dokudrama. Júnior, 1976an bahitu ondoren, Buenos Airesko Armadaren Goi Ikastegi Mekanikoan (ESMA) egon zen giltzapetuta. Azkenean, hil egin zuen Jorge Rafael Videla diktadore argentinarraren poliziak. Vinícius de Moraes, João Gilberto, Caetano Veloso eta Gilberto Gilen abestiek osatzen dute, besteak beste, lan horren soinu-banda.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad