Borrar
Ostiral honetan aurkeztu dute Mañarian Urmuga 2025ek Bizkaian izango duen egitaraua. Urmuga
Urmuga

Mañarian egingo da Bizkaiko emanaldi handia

Uztailaren 11an hasiko da musika eta natura uztartzen dituen ekimena, eta 13tik 16ra Bizkaiko lurrak zeharkatuko ditu, Gipuzkoara iritsi aurretik

Itziar Altuna

Donosita

Viernes, 27 de junio 2025, 17:35

Uztailaren 11tik 31ra egingo da aurtengo Urmuga, Euskal Herriko mendiak, bailarak eta herriak musikaz beteko dituen ekimen herrikoi eta artistikoa. Aurtengo berrikuntza nagusi moduan, Urmugaren ibilbideak duela 1000 urteko Iruñeko Erreinu hari jarraituko dio: bere gaztelu, etxe eta monastegietatik ibiliko da, beraz, lurraldea josiz, musika, natura, euskara, kultura eta historia bizia bizi eginez.

Uztailaren 13an ekingo dio Urmugak bere Bizkaiko ibilbideari, Araban bi egun egin eta gero. Aurtengoan, «Urmugan baino, Urmugarantz ibiliko gara», adierazi dute antolatzaileek, izan ere orain arte zeharkatu ez dituzten lurrak zeharkatuko dituzte, duela 1000 urte Iruñeko erreinuarenak izan ziren lurrak.

Ostiral honetan Mañarian aurkeztu dute Urmugak Bizkaian izango duen egitaraua. Bizkaiko lehen etapa Gaztelugatxetik abiatuko da Ereñozarko San Migelera (Iruñeko Erreinuko gaztelua) iristeko. Bertan, ekimen berezia egingo da. Azken urteetan Euskal Herrian hainbeste hedatu diren Kalean Kantuz ereduarekin bat eginez emanaldi berezia burutuko da Urmugako musikariekin eta Bizkaiko eta Euskal Herri osoko kantuzaleekin.

Hurrengo egunean Ereñotik Ziortza-Bolibarreraino ibiliko dira 'urmugalariak'. Bertan Lorea Zulaika eta Et Incarnatus Orkestraren kontzertua eskainiko da 18:00etan. Uztailaren 15ean Mañarira

iritsiko da Urmuga eta bertan egingo da Bizkaiko emanaldi eta ekitaldi handia Angurretako harrobian hainbat artistekin: Pirata, Hatxe, Leturia eta Irati Arcelus, Eñaut Elorrieta, Janus Lester, Xak taldea, eta Et Incarnatus.

Uztailak 16an Urmugak Bizkaiko lurrak utziko ditu Gipuzkoan sartzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mañarian egingo da Bizkaiko emanaldi handia

Mañarian egingo da Bizkaiko emanaldi handia