Lurrun trenen denboraldiko azken bidaiak, asteburu honetan eta azaroak 1ean
Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak ordutegia aldatuko dugu azaroan 2an
I. A.
Donostia
Ostirala, 27 urria 2023, 13:03
Udaberrian hasi eta asteburu eta jai egunetan lurrun trenak zirkulazioan izan dira Azpeitia eta Lasao bitartean. Aurtengo denboraldia amaitzear da, izan ere asteburu honetan eta azaroak 1ean jarriko ditu martxan azken trenak Euskotren sozietate publikoaren esku dagoen Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak.
Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, trenek museoaren instalazioetatik Lasaora bitarteko bidaia egingo dute larunbatean, urriaren 28an, 12:00etan eta 17:30ean, igandean, urriaren 29an, 12:00etan, eta datorren asteazkenean, azaroaren 1ean, 12:00etan.
Lurrun trenean bidaiatzeaz gain, bisitariek Burdinbidearen Euskal Museoak duen tren bilduma ikusteko aukera ere izango dute, Europako onenetakoa, non mota guztietako ibilgailuak (besteak beste, lurrunezko tren makinak, dieselak eta elektrikoak), automotoreak eta bagoi mota desberdinak erakusten diren.
Era berean, museoak Euskadiko makina-erreminta multzorik osoenetakoa du, Urolako trenbideko tailer mekaniko zaharrari esker, eta XIX. mendera arte trenetan erabiltzen ziren uniformeen erakusketa eta munduko tren ordularien bilduma hoberenetakoa ditu ikusgai, baita gerra zibilean eta frankismoan esklabo gisa eskulanetan erabilitako presoen omenezko erakusketa iraunkorra.
Museoaren ordutegia 10:00etik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era da asteartetik ostiralera, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era larunbatetan, eta 10:30etik 14:00etara igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik). Azaroaren 2tik aurrera ordutegia aldatuko da eta hala mantenduko da 2024ko Aste Santura arte: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era asteartetik larunbatera, eta 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik).