'Loti ederra' ipuinari buelta eman dio Glu gluk nerabeen sare sozialen menpekotasuna lantzen duen antzezlanarekin
Egokitzapen musikatu hau Donostiako Antzoki Zaharrean izango da ikusgai urtarillaren 3 eta 4ean
I. Altuna
Donostia
Domingo, 31 de diciembre 2023, 16:53
Loti ederraren ipuinari buelta eman dio Glu glu konpainiak 'Loti ederrak' antzezlanarekin. Galder Perezek idatzitako bertsio musikatu hau Donostiako Antzoki Zaharrean ikusi ahal izango da urtarrilak 3 eta 4ean, arratsaldeko 17.30ean. Antzezlana 3 eta 12 urte arteko gazteei zuzendua dago.
Publicidad
Ipuin klasiko honen antzerkirako egokitzapenak ipuinaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu eta gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jardungo du: haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna edota esklabotza. «Inposatu zaizkigun edertasun-estereotipoekin haustea dugu xede. Hautaketa honek, kontraesana eman lezake, eta, bada», diote konpainiatik.
Honela, istorioaren protagonistak nerabe talde bat eta haiek imitatzen dituen neskatoa izango dira, Goizeder. Denek sare sozialetan arrakasta lortu nahiko dute, baita nagusiak imitatzen dituen neskatoak ere. Honela, bide berdinari heldu eta sareen tranpan eroriko da. Behin edertasunaren sare sozial ilunetan atrapatuta geratuko da protagonista eta aplikazio baten bidez ipuinen mundura jauzi egingo du.
Eszenatokian, protagonista Loti Ederra ipuin klasikoko neskatoa izango da. Eszenaz eszena alegiazko ipuin klasikoa eta gaur eguneko momentuak tartekatuko dira. Fabula bera komedia eta parodia izango da, ipuineko biderik tradizionalena jarraitu gabe. Hau da, inposatutako printzea, gaztelua eta printzesak hautsiko dituzte, eszenaratze dinamiko batekin.
Narratiba nagusi hau musikarekin, abestiekin eta dantzarekin osatuko da eta eszenatokian pantaila bertikal desberdinekin, gobernatzen eta esklabo bihurtzen gaituzten telefono mugikorren pantailak irudikatuko dira.
Publicidad
Glu glu konpainiatik gogoratzen dutenez, «bada haurrak eta nerabeak edertasun faltsuetatik askatzeko garaia; argazki filtrorik gabe, telefono mugikor eta pantailetatik at, edertasun faltsuetatik kanpo bizi eta sentitzeko garaia dugu, bestela akabo».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión