

Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Jueves, 1 de mayo 2025, 18:10
Asteruburu luze honetan zinemara joan nahi dutenek, badute euskarazko film bat ikusteko aukera. 'Zinema Euskaraz' programaren eskutik, 'Kayara. Inka gerraria' animaziozko ikus-entzunezko peruarra Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat zinema aretoetan ikus daiteke.
Cesar Zelada eta Dirk Hampel zuzendariek Kayara-ren istorioa aurkezten dute film honetan, inka neska gazte bat, Chasqui mezularien lanaren zale amorratua, Inken Inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratzen den gizon-talde esklusibo honekin bat egitea amesten duena. Bere gizarteko genero-arau zorrotzei eta tradizioei aurre eginez, filmeko protagonistak ezarritako espektatiben aurka borrokatu beharko du, eta hainbat oztopo gainditu beharko ditu bere helburua lortzeko. Ezbeharrak gorabehera, bere ausardiak eta kemenak oztopoak haustera eta bere lekua inperioaren bihotzean dagoela frogatzera bultzatzen dute.
Besteak beste, 90 minututako iraupena duen filma Hernaniko Biteri Kultur Etxean, Donostiako SADE Antiguo Berrin eta Errenteriako Niessenen (Errenteria) ikus ahal izango da.
Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, 'Zinema Euskaraz' programaren barruan aurten ikusiko den seigarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako programak, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko.
Datozen hilabeteetan beste film batzuk estreinatuko dira 'Zinema Euskaraz' programaren barruan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.