Borrar
Katerin Artola eta Iker Belintxon txapeldunak, azken dantza eskainiz.

Katerin Artolak eta Iker Belintxonek irabazi dute Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketa

Seguran jokatutako lehiaketan 13 bikotek hartu dute parte

Itziar Altuna

Donostia

Igandea, 20 urria 2024, 18:38

Comenta

Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketak baditu txapeldun berriak. Katerin Artola Telleria oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak irabazi dute aurtengo edizioa, 48. izan dena. Garaileek 75 puntu lortu zituzten. Bigarren saria Maren Galvez Garmendiak (Lezo) eta Gorka Granado Terronesek (Sopela) lortu zuten (71 puntu), eta hirugarrena Jone Arriaran Lizarralde eta German Aranburu Sarasua azpeitiarrek (68 puntu).

Segurako Baratze pilotalekura hurbildu ziren ikusleek Euskal Herriko 13 dantza-bikote hoberenak ikusi zituzten lehian, lurralde desberdinetako fandango eta arin-arinekin. Aiapturiko lehenengo hiru sailkatuez gain, Saioa Galarraga Pardina eta Julen Murgiondo Izagirre bergarrek, Laura Bastida Garate eta Ekain Uzkudun Dorronsoro azpeitiarrek, Ane Jaunarena Cereijo eta Endika Osa Urkizu lezoarrek, Nora Aizpuru Saenz de Samaniego eta Iker Zabala Etxeberria azpeitiarrek, Ane Anuariz Etxebeste eta Mikel Esnaola Lopez lezoarrek, Elaia Elorza Ezama eta June Elorza Ezama azpeitiarrek, Malen Arrizabalaga Etxezarreta eta Enaitz Segurola Zubimendi azpeitiarrek, Jare Labaka Aranzadi eta June Izagirre Gurrutxaga azpeitiarrek, Leire Urrestilla Azkue eta Iker Urrestilla Azkue zestoarrek eta Mikel Artola Balda usurbildarrak eta Manez Elgeta Tolosa oiartzuarrak osatzen duten bikoteak parte hartu zuten.

Bikote irabazleak Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko, Gipuzkoa Foru Aldundiko eta Segurako udaleko oroigarria jaso zuen, baina 800 eurotako diru-saria. Honekin batera, Segurako udalaren sari nagusia ere, hau da, txapela, lepokoa eta Dantza Txapelketako garaikurra, Koldobika Jauregi eskulturearen artelana, zendu baina lehen egindako azkenetako lana. Segurako alkate Izarra Urdalleta Iraolak artista oroitu zuen sari banaketan, eta urte guztiak hauetan egindako lana eskertu zion.

Bestelako sariak

Txapelketako lehen hiru bikoteek jaso zituzten beren oroigarriak, baina beste sari batzuk ere banatu ziren. Honela, Dantza Jantzien Saria Laura Bastida Garate eta Ekain Uzkudun Dorronsoro azpeitiarrentzat izan zen.

Bestalde, lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatu direnentzako mantala eta gerrikoa Elaia eta June Elorza Ezama ahizpentzat izan zen. Guillermo Areizaga izena jasotzen du sari honek, dantza txapelketaren sortzaile eta sustatzaile izan zenaren omenez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Katerin Artolak eta Iker Belintxonek irabazi dute Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketa

Katerin Artolak eta Iker Belintxonek irabazi dute Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketa