Katalana, galegoa eta euskara EBn ofiziala izatea eskatu dute 28 unibertsitatek
Onarpen horrek askatasun akademikorako eta sorkuntza zientifikorako duen garrantzia aldarrikatu dute manifestu batetan
I. A.
Donostia
Jueves, 17 de julio 2025, 15:52
Katalunia, Galizia eta Hego Euskal Herriko 28 unibertsitatek indarrak batu dituzte Europar Batasuneko Kontseiluaren aurrean katalana, galiziera eta euskara aitortzearen aldeko manifestu bateratu batean.
Publicidad
Hain zuzen ere, Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU) jakinarazi dutenez, Xarxa Vives katalanez hitz egiten duten lurraldeetako unibertsitateek, Santiago de Compostelako Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, EHUk berak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta EUNEIZek urrats horren garrantzia aldarrikatu dute.
Horrela, 28 unibertsitateotako errektoreek babesa eman diote Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egin dion eskaerari. Atxikimendu berrietara irekita dagoen manifestuak gogorarazten du Espainiako Estatuko hamar herritarretik lau hiru hizkuntza horietako baten hiztunak direla eta «hiruren artean 13 milioi hiztun aktibo baino gehiago» dituztela, «EBko gainerako hizkuntza ofizialen batez bestekoaren gainetik». Gainera, gogoratu dute unibertsitate hauek berezko hizkuntza horietan gauzatzen dituztela beren jarduera akademikoa eta zientifikoa eta eguneroko kudeaketa, gaztelaniarekin eta EBko beste hizkuntza ofizial batzuekin batera, batez ere ingelesarekin.
Azkenik, unibertsitateek eskerrak eskerrak eman dizkiote Espainiako Gobernua EBko Kontseiluaren aurrean egiten ari den ahaleginagatik, katalana, euskara eta galiziera Kontseiluaren Lehen Erregelamenduaren 1. artikuluan sartzeko, eta estatuko ordezkari politikoei eskatu diete ekimen hau babesteko, «unibertsitateekin bat etorriz eta hizkuntzaren gaiak adierazten duen adostasun sozial zabalarekin».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión