Juanita Larando patatxak Galiziarako bidaiari ekingo dio asteartean
Albaolak A Coruñako Sada udalerrian abuztuaren 3tik 6ra burutuko den Galiziako Itsasontzi tradizionalen topaketan parte hartuko du ontzi kortsario honekin
I. Altuna
Donostia
Jueves, 20 de julio 2023, 12:24
'Encontro de Embarcacións Tradicionais de Galicia' bi urtean behin egiten da 1993 urteaz geroztik. Albaolak, 2001etik hona bertan parte hartu du, inoiz hitzordua ahaztu gabe, «Galizian itsas ondarearekiko daukaten jarrerarekin Albaolak bat egiten duelako eta elkar-truke hau ondarearentzako onuragarria delako», adierazi dute Itsak Kultur Faktoriatik. Aurten ere bertan izango dira, abuztuaren 3tik 6ra Sada udalerrian egingo den topaketan, eta oraingoan Juanita Larando patatxa eramango dute.
Publicidad
Culturmar, Galiziako itsas eta ibai kulturaren federazioak, antolatzen du ontzi topaketa hau, eta bertakoaz gain beste itsas-kultura batzuk hartzen dute parte, hala nola, Portugalek, Irlandak, Frantziak, Euskal Herriak, Kataluniak, Andaluziak, Levantek, Balear uharteek, eta abarrek.
Albaola Galiziako 'Encontro'-en partaide den bezala, ezinbesteko garrantzia du haiek ere Pasaia Itsas Festibalera etortzea, eta horregatik, 2024ko edizioan parte hartzera gonbidatuko ditu.
Ontzi kortsario bakarra
Galiziako Itsasontzi Tradizionalen Topaketan Albaolak Juanita Larando patatxa berriro uretaratuko du. Ontzi kortsario hau Sadara joango da estrainekoz eta maiatzean Bretainiara egin zuen azken nabigaziotik bidaia luze baterako prestatuko da. Belaz zein arraunean hartzen duen abiadura da bere ezaugarri nagusienetako bat eta Galiziara garaiz iristeko, uztailaren 25etik aurrera prest egongo dira, bai itsasontzia eta bai eskifaia, Pasaiako badiatik abiatzeko. Albaolako ontzigintza eskolan eraiki arte, desagertuta egon da ontzi mota hau gure kostaldeetan, eta gaur egun bakarra izaten jarraitzen du.
Juanita Larando, Sadako uretan ibiliko da 'Encontro'-an eta lehorrean berriz, ondarearen zabalpenari jarraipena emateko, barrika erakusketa eta polea tailerra izateaz gain, euskal musikaz gozatzeko aukera izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión