Jasangarritasunaren inguruan hausnarketa pizteko baliabideak sortu ditu Elhuyarrek
Liburuxka bat argitaratu du non irakasleei zenbait proiektu eta ideia eskaintzen zaizkien irakasleekin garatzeko
I. Altuna
Donostia
Lunes, 6 de noviembre 2023, 17:37
Auto jakin batean 100 km egiteko behar den energiarekin, zenbat ogi egin daitezke? Nondik galtzen du energia gure ikastetxeak? Jasangarria da soinean jantzita daukaguna? Zer plastiko-motak kutsatzen dituzte hondartzak? Honelako galderak erantzunez ikasleek jasangarritasuna eta ingurumen-larrialdiarekin zerikusia duten gaiak landuko dituzte ikasgelan. Lan hau errazteko, Elhuyarrek liburuxka bat argitaratu berri du, 'Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko'.
Publicidad
Argitalpen honek zenbait proiektu eta hausnarketa eskaintzen dizkie irakasleei, ingurumenarekiko arduraren ikuspegitik. Elhuyarretik jakinarazi dutenez, hezkuntza-komunitatea inspiratzeko eta laguntzeko baliabideak eskaini nahi ditu liburuxkak, «izan ere, gaur egungo gazteek ezinbestean inplikatu beharko dute ingurumen-larrialdiari aurre egiteko», adierazi dute. «Horregatik, interesgarria da ikasgelan gazteekin jasangarritasunari eta klima-larrialdiari buruzko hausnarketak eta ekintzak sustatzea, betiere berdintasuna, inklusibitatea eta eraldaketa soziala kontuan hartuta».
Liburuxka azalpen-testuez eta Pernan Goñiren ilustrazioez osatuta dago, eta bi atal nagusi ditu: lehenengoan jasangarritasuna eta ingurumen-larrialdia gelan lantzeko 20 ideia gako aurkezten dira; eta bigarrenean ikertzaileek proposatutako 20 proiektu inspiragarri daude, jasangarritasuna lantzeko.
Proiektua
Elhuyarren '2022-2023 Gluoien mahaia, gazteak etorkizunerako inspiratzeko' proiektuaren emaitza da liburuxka. Proiektu horren barruan, zenbait adituren arteko topaketak antolatu ziren jasangarritasunaz, ingurumen-larrialdiaz eta hezkuntzaz eztabaidatzeko, eta bertan egindako hausnarketa eta lanketen ondorioz sortutako edukiak bilduta osatu da argitalpena.
Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntza izan du, eta dagoeneko deskargatzeko moduan dago. Datozen hilabeteetan edukiaren zabalkundea egingo du Elhuyarrek bere sare sozial eta beste baliabideen bidez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión