Borrar
Ithaka taldeko kideak, kontzertu batetan.

Ithaka talde gipuzkoarraren birarekin amaituko da VillaSoundBilbao jaialdiaren hirugarren edizioa

Toledon, Zaragozan, Kordoban eta Gernikan eskainiko ditu kontzertuak beste taldeekin

I. A.

Donostia

Osteguna, 2 azaroa 2023, 19:26

Comenta

Ithaka talde gipuzkoarrak pausu berri bat eman du bere ibilbidean, izan ere Bilboko Udalak antolatutako VillaSoundBilbao jaialdiaren hirugarren edizioko epaimahaiak hautatu du VSB Tour bira egiteko urteko azken hiruhilekoan. Honela, Toledon, Zaragozan, Kordoban eta Gernikan joko dute, izan ere biraren helburua da hautatutako taldearen eta bere talentuaren proiekzioa sustatzea eta beste hiri batzuetako talde gazteekiko harremanak eta sinergiak eragitea.

Bada, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, VSB Tour biraren lehen kontzertua ostiralean izango da, azaroaren 3an, Toledon, Belako taldearekin; azaroaren 25ean Zaragozan izango da emanaldia, Apartamentos Acapulco taldearekin; abenduaren 10ean Kordoban izango da Ithaka, berriro ere Belakorekin, eta bira abenduaren 29an amaituko da Gernikan, El Txef A-rekin batera.

Ithaka taldea Orioko eta Zarauzko lau gaztek osatzen dute: Josune Freire (bateria), Eneko Eizagirre (behea), Arantza Igartua (gitarra) eta Leire Olariaga (ahotsa eta teklatua). 2022an Gaztea Maketa Lehiaketako ikus-entzuleen saria irabazi zuten, eta, aurten, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuiturako hautatu dituzte.

Taldea soinu ilun eta malenkoniatsuen artean ibiltzen da. Esku artean daukaten diskoan, Gipuzkoako banda alt-rock, stoner, post-punk eta post-rock generoetan mugituko da. Muse, Joy Division, Belako, Lukiek eta Wolf Alice taldeek izan dute eragina Ithakaren lehen lan luzean.

Bilboko Udalak 2020ko urrian jarri zuen abian VillaSoundBilbao jaialdiaren lehen edizioa. Hirugarren edizio honetan, zenbait fase izan dira: lehenengoan, VillaSoundBilbao Fest egin zen, eta Bilborocken kontzertuak egin zituzten hasiera batean hautatutako 12 bandek; bigarrena VillaSoundBilbao Mentoring izan zen, non 12 talde horietako sei hautatu baitziren formakuntza eta laguntasun profesionala jasotzeko (Julen, Nko, Lova Lois, Sofia V, Marban, eta, jakina, Ithaka); hirugarrena eta azkena VSB Tour bira da, eta fase honek itxiko du jaialdiaren hirugarren edizioa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ithaka talde gipuzkoarraren birarekin amaituko da VillaSoundBilbao jaialdiaren hirugarren edizioa

Ithaka talde gipuzkoarraren birarekin amaituko da VillaSoundBilbao jaialdiaren hirugarren edizioa