Ikusika, Lehen Hezkuntzako haurren artean euskara sustatzeko udalekua
Uztailaren 5etik 16ra egingo da Barakaldoko BECen 5. eta 6. mailako ikasleentzat
dv
Donostia
Domingo, 18 de abril 2021, 18:05
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen artean «euskara bultzatu eta sustatzeko» Ikusika udalekuak antolatuko dira Barakaldoko BECen uztailaren 5etik 16ra. Izen-ematea ikusika.eus webgunean apirilaren 30era arte eman ahal izango da eta 25 euroko kostua izango du, bazkaria barne.
Publicidad
Barakaldok eskainiko duen udaleku eskaintza berri honen berri eman dute Bingen Zupiriak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Amaia del Campok, Barakaldoko alkateak, eta Maite Asensiok, Urtxintxako arduradunak.
Antolatzaileek ekimena «aitzindari eta berritzailetzat» jo dute, euskara «jarduera ludikoen» bitartez sustatuko duelako gazteek «aisian, aisialdiko harremanetan eta arlo digitalean» erabiltzeko hizkuntza bihur dadin. Izan ere, Barakaldoko 12 urtetik beherako 5 haurretatik 4 euskaldunak badira ere familia-ingurunean euskararen ohiko erabilera ez da familien % 5era iristen.
«Ohitura aldaketa nabarmena» koronabirusagatik
Ildo horretan, Del Campok alkatearen aburuz koronabirusak ohitura aldaketa nabarmena ekarri du, «eskola agendan ere, ikasleak euskaratik urrunduz». Honek lortutako aurrerapenak «zapuztu eta harremanak apaldu» ditu.
Ikusika udalekuen bitartez «galdutako guztia berreskuratzea» da helburua, haurrek behar duten eskaintza ludikoari erantzunez gainera. Beren gustuei egokitutako jarduerak egin ahal izango dituzte partaideek, baina sormen-lanari emango zaio lehentasuna, hala nola, irrati tailerrak, bideo-jokoak, antzerkia edo erreferentziazko gazte ospetsuak.
Publicidad
Ekimena aurrera eramateko Urtxintxa taldeko begiraleen laguntza izango da «neska-mutilek euskararen unibertso ludiko, jostalari eta dibertigarria aztertzeko aukera ugari» eduki ditzaten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión