Las diez noticias clave de la jornada
Ikerlari sarituak, UEU eta erakunde publikoetako ordezkariekin. UEU

Ikertzaile onenak saritu ditu kongresuko azken egunean IkerGaztek

Irabazleek aldizkari zientifiko batean idazteko aukera izango dute

Itziar Altuna

Donostia

Viernes, 19 de mayo 2023

Ikergazte kongresuaren bosgarren edizioari amaieta eman diote Donostian, bost jakintza alorretako komunikazio onenen sari-banaketa ekitaldiarekin. Hiru egunetan, 200 aditu eta ikerlari euskaldun bildu dira Kursaal Jauregian, eta hauetatik beraien ikerketa ibilbidearen hasieran dauden 155 ikertzailek beraien lanak aurkeztu, elkarren berri izan eta hainbat tailerretan lan egin dute. Komunikazio hauek argitaratu egin dira, gainera, euskarazko produkzio zientifikoari bultzada adierazgarria emanez.

Publicidad

UEUko zuzendaria den Aitor Bengoetxearen esanetan, «arraskatatsua» izan da kongresua eta «erreferentzia bat» bihurtu da ikertzaile euskaldunentzat. «Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain sakabanatuta egonda». Aurkeztu diren edukiak «kalitate handikoak» izan direla adierazi du Bengoetxeak eta aurkezpenak ere «maila berekoak» izan direla. «Zorionak eman nahi dizkiet ikertzaile gazteei, beraiek izan direlako protagonista. Zaku bete esperientziarekin bueltatzea espero dugu: harreman eta proiektu berriekin».

Kongresuaren amaiera ekitaldian, egun hauetan landu diren arlo desberdinetako komunikazio onenen sariak banatu dira, Donostiako Udalaren babesarekin. Ikertzaile hauek 300 euro, aldizkari zientifiko baten harpidetza eta bertan idazteko aukera irabazi dute. Donostiako Udaleko ordezkari bezala Jon Insaustik, Euskarako eta Kulturako zinegotziak parte hartu du ekitaldian.

Saritutako lanak

Sarituei dagokienez, Giza Zientziak alorrean, Mikel Perez Gonzálezen 'Kode-alternantziaren erabilera euskara-gaztelania gazte elebidunengan' lana izan da saritutakoa; Gizarte Zientzietan Sara Arruti Benitoren 'Genero-ikuspegia aintzat hartzen duen Botere Judizial baterantz: bere integrazioa antolakuntza judizialean eta jurisdikzio-funtzioan'; Zientzietan Jone Amuategi Aulestiarteren 'Mintzeko-kolesterola: bakterio-toxinen aspaldiko laguna'; Osasun Zientzietan Naia Ros Lopezen 'Kognitiboki hauskorrak diren pertsonengan narriadura kognitiboa eta dementzia prebenitzeko esku-hartze kognitibo eta sozio-emozional baten proposamena: GOIZ ZAINDUtik CITA GO-Onera'; eta Ingeniaritzan Eneko Sotomayor Pegoren 'Aerosorgailu flotagarrien kontrol-tekniken garapena energia eolikoaren ekoizpena optimizatzeko'.

Ekitaldian Udalbiltzako lehendakariak, Jabier Asurmendik ere parte hartu du eta Alaitz Uriarte Goikoetxeak irabazi du Euskal Herriko garapenean eragin handiena duen ikerketa saria, 300 eurokoa, 'Zaintzaren inguruko iruditegiak Zestoako Zaintza Ekosisteman' komunikazioagatik.

Publicidad

Mikroaurkezpeneri dagokienez, onenak hauek izan dira: Irati Mendia Garciaren 'Modelizazioa aurrera-pausu, tren-ibilgailuen esekidura eredu', eta Xabier Arraztoa Lazkanotegi 'Litio-ioizko bateriak kudeatzeko sistemen segurtasun funtzionala'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad