Borrar

Ikasketak eta boluntariotza, eskutik

EHUko 2000 ikasle baino gehiagok 215.000 ordu eman dituzte 2012az geroztik boluntariotza lanetan

I. Altuna

Donostia

Igandea, 11 abuztua 2024, 18:49

Comenta

2012az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko 2063 ikaslek 216.592 ordu baino gehiago eman dituzte UPV/EHUk aitortutako Boluntariotzako eta Gizarte-partaidetzako programetan. Ekimen solidario horretan parte hartu duten ikasle gehienak emakumeak dira (%75,5). Guztiek, eremu desberdinetako 66 erakunde baino gehiagotan gauzatu dituzte lanak, esaterako, ingurumenean, kulturan, arlo soziosanitarioan, eremu sozialean, kirolean, aisialdian eta astialdian. Guztira, 590,5 kreditu onartu dira, hau da, 17.715 boluntariotza-ordu.

David Hoyos Ramos EHUgune - Konpromisoa eta Eragin Sozialako zuzendariak azaldu duenez, «Unibertsitatearen egungo Plan Estrategikoan planteatzen dugun helburuetako bat ikasleek kalitatezko prestakuntza integrala jasotzea izan zen, baita UPV/EHUtik igarotzea bizi-esperientzia aberasgarria izateaz gain eta tokiko erronkei eta erronka globalei behar bezala erantzuteko aukera ematea ere. Hots, modu etiko eta sortzailean jardun ahal izatea ingurune aldakor eta gero eta zorrotzago batean». Bere aburuz, «boluntariotza aukera bikaina da ikasleek inguratzen gaituen errealitatea hobetzen parte har dezaten eta gizartean konprometitutako unibertsitate baterantz aurrera egin dezagun. Gizartearekin konprometitutako unibertsitatea, inklusioaren, ekitatearen eta iraunkortasunaren balioak sustatzen dituena, eta gizartearen erdigunean kokatzen dena».

Esperientzia bikaina

Nagore Gallardo Menayo eta Iker Callado Iza mota honetako ekimenetan parte hartu duten ikasleen taldeko kideak dira. Lehenengoa Gizarte Laneko ikaslea da eta Ellacuria Fundazioarekin lankidetzan aritu da migratzaileei eta errefuxiatuei harrera egiteko. Bere ustez, «boluntariotza tresna eraldatzailea da, bai maila indibidualean, bai maila komunitarioan. Pertsonalki, giza berotasunaren ekintza bat da, non zentroa izateari uzten diozun, beste pertsona ikusi ahal izateko eta gure bizitza pribilegiatutik oso urrun dauden beste errealitate batzuk partekatzeko, laguntzeko».

Iker Callado graduondoko ikaslea da (Psikologian graduatua, irakasleen prestakuntzan masterra, hezkuntza-orientazioan espezializazioa) eta IkasLagun programan parte hartu du, egoitza-harreran dauden haurrei errefortzu akademikoa ematen. Bere esanetan, «boluntarioaren eta beste pertsonaren artean sortzen den lotura oso berezia izan daiteke, eta denek irabazten dute. Eta jendea animatzen dut ahal badu bila dezala, leku askotan boluntariotza egin daitekelako, eta bi norabideko laguntza da: ematen duzuna adina edo gehiago jasotzen duzu«.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikasketak eta boluntariotza, eskutik

Ikasketak eta boluntariotza, eskutik