Hitzaldiak San Telmo Museoan datozen asteetan
Juan Aguirre Sorondok igandean hileko obraren inguruan hitz egingo du, 'Boule, ruleta'
I. A.
Donostia
Lunes, 28 de agosto 2023, 13:13
San Telmo Museora milaka bisitari hurbildu dira uda honetan, aurreko urteetan baino gehiago. Uztailean, adibidiez, 20.000 pertsona inguru izan ziren zentruak antolatu dituen erakusketa desberdinak ikustera joan zirenak. Museotik adierazi dutenez, hazkunde hau, batez ere, batez ere, publiko desberdinentzako hiru erakusketek bat egin dutelako gertatu da. Alde batetik, bizikleten erakusketa, gure inguruan txirrindularitzaren munduarekin dagoen lotura estuagatik; bestetik, Sorollarena, bai artistaren ospeagatik, bai hiriarekin lotutako lanak erakusten direlako; eta, azkenik, 'Clima ideal. Udako kartelak', Belle Époque garaiko kartelen irudi grafikoak eta ondorengo urteetakoek duten erakargarritasunagatik.
Publicidad
Baina iraila iristear dagoenean, museoak urte osoan zehar antolatzen dituen hitzaldiak programatzeari ekingo dio. Honela, igandean, irailak 3an, eguerdiko 12.00etan, San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak antolatuta, Juan Aguirre Sorondok hileko obraren inguruan hitz egingo du. Hitzaldi ziklo honetan hainbat adituk historiari edo arteari buruzko gaietan sakontzen dute museoko bildumaren pieza bat abiapuntu hartuta. Oraingoan, aukeratu den erreferentziazko obra 'Boule, ruleta' izango da, eta hitzaldiaren izenburua 'La santa ruleta y el general. ¿Fueron felices los años 20 en Donostia?'
Terranova eta kartelak
Irailaren 16an Eneka Fernandezen txanda izango da, 'Terranovatik Gran Solera' izenburua daraman hitzaldiarekin. 2017ko abenduan, 'Terranova' liburua argitaratu zuen, aitari eta hark itsas zabalean nabigatzen egindako urteei eskainia. Argazki-liburuak, Gabriela Cendoya Bergareche Collection programaren barruan dago jarduera hau.
Iraileko azken hitzaldia 'Clima ideal. Udako kartelak' erakusketaren komisarioa den Mikel Lertxundik eskainiko du, hilaren 19an, asteartea, arratsaldeko 19.00etan. 'Carteles a concurso: fijando la identidad turística de San Sebastián' izenburupean, XIX. mendetik XX. mendera igarotzeko urteetan hasi ziren lehiaketa grafikoak izango ditu hizpide, eta nola sortzaileen arteko lehiak sorkuntza bultzatu zuen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión