'Haur eta gazte literatura irakur gida 2024' argitaratu du Mondragon Unibertsitateak

Euskaraz plazaratutako liburuak aztertu eta hiru kategoriatan sailkatzen ditu gida honek urtero

I.A.

Lunes, 13 de octubre 2025, 13:12

2024an euskaraz argitaratu diren haur eta gazteentzako 294 lanak aztertu ondoren, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 'Haur eta gazte literatura irakur gida 2024' plazaratu du formatu digitalean, haur eta gazteentzako literaturarekin lotura duten 12 profesionalek osatu dutena.

Publicidad

Bilduma honen sustatzailea fakultateko Haur Liburu Mintegia da. Urteko argitalpenak irakurri eta aztertu ondoren, hiru kategoriatan sailkatu dituzte lanak: liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia (azken kategoria horretako liburuei erreseina bat gehitzen zaie). Mondragon Unibertsitatetik adierazi dutenez, «liburu asko irakurtzearen eta talde-lan jarraituaren emaitza da gida».

Bildumaren helburua gurasoei, irakasleei eta liburutegietako profesionalei liburuak kategorizatzen laguntzea da eta plazaratutako azken edizioaz arduratu den taldearen esanetan, «gidak ezin du irakurketa zuzena ordezkatu, ezta irakurketak sortzen duen plazera ere».

Liburu bakoitzari esleitu dioten gutxi gorabeherako adinari dagokionez, gidaren egileek adierazi nahi izan dute zenbaki hori orientagarria dela; euren esanetan, erritmoak, haurren zaletasunak eta abar sailkaezinak dira. «Gure ustetan, haurrek liburuak askatasunez aukeratzea oinarrizkoa da, eta funtsezkoa, irakurzaletasuna sortzeko», azaldu dute.

Haur liburu mintegia

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegia 1990ean hasi zen haur eta gazteentzako liburuen gidak kaleratzen, udal-liburutegietako liburuzainen eta zenbait ikastetxetako irakasleen laguntzarekin. 2001. urtetik aurrera argitaratutako zenbakiak sarean daude eskuragarri.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad