Halloweeneko azken gozokiak hartu aurretik…

Begoña del Teso

San Sebastián

Domingo, 5 de noviembre 2023, 12:32

Bai, pasa dira Gau Beltzaren ospakizun, kalejira, biribilketa eta kanposantu ondoan (baita barruan ere) izandako zeremonia, akelarre eta hildakoekin junta guztiak. Hala eta guztiz ere, zaudete erne, zaudete adi, zaudete zelatan zeren eta oraindik gogor jotzen baitu haizeak (kondaira askotan esanda, haizeak hilik diren guztien ahotsak biltzen ditu bere uluan) eta zakar baitabil itsasoa (bere hondoetan, ez inork ez inoiz irudikatu izakiak eta jainkoak bizi dira, ur goienetara noiz igotzeko zain patxarosoan).

Publicidad

Ez eman bizkarra ezeri, inori. Ez biziduni ez hilik denari. Zabiltzate kontuz gaztaina erreak jaten dituzuen bitartean. Ez ahaztu lurpean gordeta izan arren, borbor egiten dutela udaberrian bizitzara berriro etorriko diren landare, onddo eta fruituak.

Haize boladak zakarrak diren egunotan, olatuek erasokor errioetan barne sartzen direlarik, probestu itzazue oraindik bizitzeke dituzuen orduak.

Donostian izan berri den David J. Skalek (ia) dena daki terroreaz, banpiroez, Hollywood gotikoaz

Nola, non? Zinema saloietan, etxe barruko zuen pantailen aurrean (asko baita ikusteko moduan) edota….besaulki eroso batean gozo eserita, irakurtzera emanda.

Bada leitzeko franko. Esaterako, David J. Skalek idatzitako liburukoteak. Ohion jaiotakoa, Donostian izan berria den ikertzaile eta historiagile honek (ia) dena daki terroreaz, banpiroez, Hollywood gotikoaz, Drakula idatzi zuen Bram Stokerrez eta Tod Browningen Freaks film paregabeak inspiraturik, zirkuetan, barraketan, feriyetan baino beste inon kabida ez zuten gizakiei argazkiak atera zizkien Diane Arbus argazkilari markaz fuerakoaz.

Jarraitzen du bila Davidek. Baita ilunpeko munduaren eta 'erreala' deitzen diogun horren arteko konexioak egiten ere. Prestatzen ari den azken-aurreko lanak (azken-aurrekoa diot beti izango du eta hurrengo bat), gaurko Estatu Batuetako politikagintza zenbateraino ez ote den izu ikaragarrizko konturik aztertzen du zorrotz. Zorrotz eta beldur, 1920ko Das Cabinet des Dr Caligari-rekin suertatu zen bezala, gerta bailiteke hain interes handikoak diren The Purge bildumaren bost filmak XXI. mende honetan zer nolako arrisku eta ezbeharri aurre egin beharko diegun abisu edo aieru antzeko bat izatea.

Publicidad

Heriotzarekin tratu onetan izatearren sortutako festa pixkanaka-pxkanaka bilakatu zen sirope/jarabe jaia

Alta, ez ezazue asteburu honetan ezkor edo tristaturik jokatu. Jan itzazue, aldiz, Gau Beltzatik sobratu ziren karameluak eta txokolatezko kalabazak. Bide batez, badakizue nola eta zergatik hasi ziren Estatu Batuetako haurrak gozokien eske Halloweenen? Bigarren Gera osteko garaietan azukre murrizketak izan ziren. Ondorioz, jende guztiak gauza gozoen desira aseezina izan zuen. Egoera bere onera bueltu zenean, berriz, azukrea eta karameluak ziren soberan biltegietan. Asmatu behar nola saldu soto eta ganbaretan arratoiek jaten zuten merkantzia hori guztia. Walt Disneyi berari eta gozokiak saltzen zituzten konpainia pare bati zera otu zitzaien, Gau Beltzan mozorroa jantzita kalera ateratzen ziren umeek, sagarrak, gaztainak, konfetia eta dirua eskatu beharrean, zergatik ez karameluen oparitzea erregutuko? Ba hortxe da zioa…

Heriotzarekin tratu onetan izatearren sortutako festa pixkanaka- pxkanaka bilakatu zen sirope/jarabe jaia. Har ezazue liburu on bat, zoazte zinemara poltsikoak bete azukre eta gozatu Gau Beltza eta geroko ordu hauek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad