Las diez noticias clave de la jornada
Joseba Usabiaga, Gure Zirkuaren prtagonistetako bat. Iñigo Royo

Gure Zirkuaren 7. bira martxan

Araban hasi du denboraldi berria eta aste honetan. Etxabarri Ibiñako Gorbeia merkataritza gunean egon eta gero, Bizkaiara joango da

DV

Donostia

Domingo, 12 de mayo 2024, 16:20

Gure Zirkuaren 7. bira martxan da! Araban ekin diote aurtengo denboraldi berriari eta ohi bezala, arrakastatsu izan da hasiera.Iker Galartzaren zuzendaritzapean Etxabarri Ibiñako Gorbeia merkataritza gunean jarri dute karpa, «lurraldearekiko sentitzen duen zorra kitatu asmoz».

Publicidad

«Gure Zirkuak sorreratik izan du bere karpa ahalik eta lurralde, eskualde eta herri gehienetara eramateko helburua, baita zirkurik sekula ikusi gabeko herrixketara ere. Ahalegin horretan, taldeak urrun edota iristeko zail ziruditen hainbat eremutara iristeko erronka bete du» eta aurten ez da desberdina izango.

Edizio honen hasieran «ilusio handiz» iragarri dute 2024ko birako lehen emanaldiak, hilaren 10, 11, 12an Etxabarri Ibiñako Gorbeia merkataritza gunean eskaini eta gero, datorren 17, 18, 19, 24 eta 25ean bertan egongo da euskal zirkua. Ondoren, Bizkaira joango da eta Arrigorriagan jarriko du karpa maiatzaren 31n eta ekainaren 1, 2, 7 eta 8an saioak eskaintzeko.

Euskal Herriko zirku ibiltariak, Gipuzkoan, Bizkaian eta Zuberoan abiatu izan ditu Gure Zirkuak orain arteko birak. Gainera, Nafarroan ere urtero izaten da taldea, baina 2018an errepideetara atera zenetik, bi egonaldi baino ez zituen egin Araban (Gasteizen 2019an eta Amurrion 2022an), eta hala, nabarmendu dute taldeak sentitzen zuela «lurraldearekiko nolabaiteko zorra gainditzeko beharra». Arantza hori ateratzeko asmoz, Gure Zirkuak Araban abiatuko du 2024an zehar egingo duen zazpigarren bira, Etxabarri Ibiñako Gorbeia merkataritza gunean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad