Ikerketa bekaren aurkezpenean parte hartu zuten erakundeetako ordezkariak. Mintzola

Goierriko ahozko ondarea ikertuko duen bekarako deialdia

Iaz Pello Mari Otaño Ikerketa Bekarekin abiatutako elkarlana errepikatuko dute Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak

i. a.

Domingo, 23 de mayo 2021, 18:15

Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak elkarlanean, bigarren urtez, ikerketa bekarako deialdia luzatu dute, oraingo honetan Goierriko ahozko ondarea (kantu, ipuin, bertso, atsotitz, esapide…) biltzea eta hari buruzko ikerketa bultzatzeko xedea duena. Iaz abiatu zuen ikerketa beka honek bidea Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren eta Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin. Pello Mari Otaño izena hartu zuen orduan Aiztondo bailarako (Gipuzkoa) ahozko ondarea ikergai zuen bekak, jaialdiak bertsolari zizurkildarra hartu baitzuen ikur. Aurtengoan, Kilometroak jaialdia antolatzeko ardura Goierriko ikastolek hartu dute, Beasaingo Andramendik, Ordiziako Jakintzak eta Lazkaoko San Benitok, eta haien eta Gerriko Kultur Elkartearen babesarekin deitu dute Kilometroek eta Mintzolak elkarlanean aurtengo ikerketa beka.

Publicidad

«Iazkoa hain ederra izanik, pozik gaude aurtengoan bigarren deialdia aurkezten dugulako», azaldu zuen Mintzola Ahozko Lantegiko partronatu kiden den Beñat Gaztelumendik bekaren aurkezpen ekitaldian. Eskerrak ere eman dizkie ikerketa deialdi honen sustatzaileei «ikerketan sinesteagatik eta bide eder hau elkarrekin urratzeagatik». Iaz Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak ondutako Aiztondoren zirtotsa proiektua martxan da, eta laster aurkeztuko da amaituta.

Proiektua bultzatu dutenei ere eskerrak eman zizkien prestutasunagatik Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria den Nekane Artolak: «Kilometroak euskararen eta euskal kulturaren bozgorailu izan da, herri ekimenaren parte, auzolanaren eredu, eta orain berritze eta eraldatze fasean gauden honetan, ezaugarri horiek plazaratzeko espazio berriak sortzen eta arakatzen ari gara: hor kokatzen dugu beka hau. Garai berrietara egokitzeko bultzadatxoa eman nahi diogu ekimen honekin» eta erantsi: «datozen urteetan ikerketa beka honek jarraipena izan dezan ahalegin berezia egingo dugu».

Goierriko hiru ikastolen izenean, San Benito ikastolako zuzendaria den Josune Aranburuk azaldu zuenez «aurrera egitea erabaki genuen eta jai handi hau konfinamenduan ez sartzea. Aurten bi helburu oso garrantzitsu ditugu: batetik, herriari itzultzea herriak emandakoa; eta bestetik, euskal kultura zabaltzea eta euskaraz bizi ahal izatea». Gerriko Kultur Elkarteko Joxepa Madariagaren esanetan, deialdiak ikerketa «askotarako bidea ematen» du, Goierriko hizkera edota kantagintza, bertsolaritza edo bestelako kultur sorkuntzak: «Proiektuak gustura jasoko ditugu, gustura aztertuko ditugu».

Goierri eskualdeko ahozko ondarearen bilketa, ikerketa eta haren dibulgazioa egitea da deialdi honen xedea; eta, beraz, eremu horretan edo han kokatutako herri bateko ahozko ondarearen bilketari eta ikerketari buruzko proiektuetarako da. Jasotzen diren ikerketa proiektuak aztertu eta gutxieneko maila dutenen arteko onenari esleituko zaio beka. Ikerketa proiektuak norbanako edo talde batek aurkez ditzakete, eta beraz, baita gauzatu ere.

Publicidad

Ekainaren 30era arte izango dute interesdunek ikerketa proposamena bidaltzeko aukera. Hautatutako proiektuaren egileak 3.000 euroko saria eskuratuko du, ikerketa urtebeteko epean garatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad