Las diez noticias clave de la jornada
Juan Manuel Sotillos, José Ignacio Asensio, María José Telleria eta Jesús Martínez, Zinema Erakustaldiaren aurkezpenean. F.A.

Gnat Zinemak jarduera berriak gehitu ditu bere hirugarren edizioan

Bederatzi udalerritan natura ardatz duten 11 lan proiektatuko dira, eta gazteentzat saio bereziak eta erakusketa bat ere izango dira

I. A.

Donostia

Viernes, 10 de marzo 2023, 14:08

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren III. edizioa aurkeztu du. Erakustaldia martxoaren 23tik 30era egingo da Gipuzkoako bederatzi udalerritan, non 11 ikus-entzunezko aurkeztuko diren. Aurten nobedade bezala, gazteentzat saio berezi bat eta erakusketa bat antolatu dira.

Publicidad

Gipuzkoa Naturaldia publiko guztiei zuzendutako ekitaldi eta baliabideen programa bat da, eta oro har naturarekiko harremana eta, bereziki, Gipuzkoako naturarekiko harremana bultzatzera bideratuta dago. Ekimen horren baitan kokatzen da Gnat Zinema. Erakustaldi honen helburua gertuen dagoen naturaren kalitatea zabaltzea da, pertsonok naturarekin ditugun harremanetan sakonduz. «Pelikula eta dokumentalek naturarekiko sensibilizazioa piztu eta areagotzeko erreminta direla uste dugu», adierazi du José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak.

Hirugarren edizio honetan ekimenak bi egoitza berri izango ditu. Mutriku eta Ordizia, lehendik zeuden Azpeitia, Eibar, Errenteria, Oñati, Donostia, Tolosa eta Zumarragako udalerriez gain. Aurten ere, udalerrie hauetan DBH 1 eta 2ko ikasleentzat zinema emanaldiak eskainiko dira. Hala, Arturo Minorrek zuzendutako 'Barbacana: La huella del lobo' filma proiektatuko da.

Guztira hamaika film proiektatuko dira zineman erakultaldi honetan. 'El leopardo de las nieves', 'We the power', 'Salvar Tenerife', 'Fire of love', 'Aware', 'Entre montañas', 'Forest for the trees: The tree planters', 'Cuerdas', 'Joy', 'Con la fuerza del viento' eta 'Ganado o desierto', azken bi hauek estreinaldi eta aurrestreinaldia.

Juan Manuel Sotillasek zuzendutako 'Con la fuerza del viento' dokumentalak Indlandsisen, Groenlandiako kasko polarrean, mendebaldetik ekialdera haize leraz egindako lehen zeharkaldia erakusten du, mila kilometro baino gehiago eta abentura eta esplorazio dosi handiak dituen espedizio zientifikoa, Ramón Larramendiren esanetara. Bestalde, Francisco Vaquero zuzendariaren 'Ganado o desierto' dokumentala larre, lurzoru, zuhaizti eta urak leheneratzeko abeltzaintzaren erabilera erakustean zentratzen da. Ganaduaren kudeaketa egokia modu errealean erakusten du, ekosistemak eta landa ekonomiak lehengoratzeko irtenbide gisa.

Publicidad

Saio berezia eta erakusketa

Aurten lehenengo aldiz, Kutxa Ekogunearen 'Bihotz Berdeak' programarekin lankidetzan, saio berezi bat egingo da apirilaren 1ean Tabakaleran programa horretan parte hartzen duten 12 eta 15 urte bitarteko gipuzkoar gazteentzat. Unai Canelak zuzendutako 'Entre montañas' proiektatuko da, pandemia dela-eta Pirinioetako herri txiki batean konfinatutako nerabe baten historia kontatzen duena.

Bestalde, munduko zenbait eremutako paisaien eta bizitzaren hauskortasuna erakusten duten hirurogeita hamar irudi biltzen dituen erakusketa inauguratuko da martxoaren 23an Okendo plazan. Erakusketaren komisarioa Joaquín Araújo naturalista da, eta aire zabalean erakutsiko da Espainiako hainbat hiritan, besteak beste, Donostian. Hainbat galderei erantzun nahi die lan honek: Nola eragiten die klima-aldaketak gure munduko ekosistema nagusiei? Nola aldatzen ari da paisaia bereziki babestutako eremuetan? Baina itxaropen-zantzu bat ere badu: gizakia egoera hori iraultzeko egiten ari dena erakusten du. Horregatik, klima-aldaketaren eragina geldiarazteko hartzen ari diren neurriak erakusten dituzten irudiekin amaitzen da erakusketa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad