Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean bildu ziren saridunak.

'GipuzkoHarrok: etorkizuneko Gipuzkoa irudikatzen' bideo-lehiaketako sariak banatu ditu MUk

Gipuzkoako etorkizuneko enplegua irudikatzea da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolaturiko sariketa honen xedea

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 26 de mayo 2024, 19:11

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak banatu ditu etorkizuneko langileen enplegagarritasuna bultzatzeko antolatzen duen 'GipuzkoHarrok' lehiaketako sariak. Guztira 51 lan aurkeztu dituzte parte-hartzaileek eta bost sari banatu dira.

Publicidad

Bi sari 18 urtetik gorakoen kategorian, beste bi 18 urtetik beherakoenean eta sari berezi bat. Lehen kategoriako lehen saria, 700 eurokoa, Ane Odriozola, Oihan Loiti eta Irati Lizarraldek jaso dute, 'Gipuzkoharoagoa' lanarekin, eta bigarrena, 300 eurokoa, Lide Gorosabel eta Ainhize Zurinagak osatutako taldearen 'Gipuzkoako enpleguaren etorkizuna zuen eskutik' bideoarentzat izan da.

Bestalde, bigarren kategorian, 18 urtetik beherakoenean, 500 euroko lehen saria Urko Muela eta Jokin Muelak irabazi dute, 'Nola izan arrakasta Gipuzkoako Etorkizuneko enpleguan' lanagatik; 200 euroko bigarrena, berriz, Inar Belar, Oier Armendia eta Aaron Sierrarentzat izan da, 'Denboraren Makina' bideoarekin. Azkenik, Amets Anduezaren 'Eraldatzeko prest' bideoari 300 euroko sari berezia eman dio lehiaketak.

Entrega-ekitaldia Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean burutu da eta bertan izna dira Marije Etxaniz Laboral Kutxako komunikazio zuzendaria, Endika Palacio Laboral Kutxako talentuaren arduraduna eta Joserra Vitoria Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaile. Lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egin da eta Laboral Kutxaren babesa izan du.

«Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron lana?»

'GipuzkoHarrok' lehiaketaren helburua Gipuzkoako etorkizuneko enplegua irudikatzea da, eta, horretarako, parte-hartzaileek galdera honi erantzun behar izan diote euren bideo laburretan: «Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron lana?». Antolatzaileen hitzetan, galderari «ezin hobeto» erantzun diote edizio honetako irabazleek.

Publicidad

Etorkizuneko langileen enplegagarritasuna sustatzeko sortu da proiektua, bai eta fakultateko ikertzaileak lantzen ari diren 'GipuzkoHarrok' lehiaketa ere. Azken urteotan, egungo eta etorkizuneko enplegurako beharrezkoak diren gaitasun pertsonalak eta horiek sustatzeko estrategiak ari dira aztertzen ikertzaileak. Hain zuzen ere, asmo hauek jorratzen ditu proiektuak: pertsona malguak, inplikatuak eta konprometituak eta bizitza osoan ikasteko prest daudenak garatzen laguntzea, eta agerian jartzea gizarte-erronkei lotutako trantsizio digital, energetiko, klimatiko eta sanitarioaren harira egoera berri bat sortzen ari dela Gipuzkoako enpleguan.

GipuzkoHarrok proiektuaren programan 2.000 ikasle inguruk parte hartu dute: guztira 13 ikastetxek, 3 Goi Hezkuntzako ikastetxek eta 3 unibertsitate-campusek parte hartu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad