Borrar
Miguel Machalski gidoilariak emango du tailerra. Tabakalera
Gidoiak idazteko tailerra egingo dute otsailean Tabakaleran

Gidoiak idazteko tailerra egingo dute otsailean Tabakaleran

Miguel Machalski gidoilariak emango du, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta kultura zentruak antolatuta

I.A.

Donostia

Domingo, 12 de enero 2025, 17:30

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Donostiako Tabakalera zentroak film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako tailerra antolatu dute otsailaren 10erako eta 11rako Tabakaleran bertan. Proiektu kopuru txiki bati aholkularitza emateko aukera izango da, eta masterclass irekia eskainiko du Miguel Machalski gidoilariak, gaian interesa duten guztientzat.

Tailerrean parte hartu ahal izateko izena emateko epea urtarrilaren 22ra arte dago zabalik, eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko posta elektronikora idatzita egin behar da (a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu), antolakuntzak jakinarazi duenez.

Gidoiaren garapen eta idazketa prozesuan orientazioa ematea eta MEDIA Co-development deialdirako proiektuak prestatzea dira tailerraren helburuak. Horretarako, film luze baten proiektua garatzen ari diren eta egoitza Euskadin duten gidoilariek pertsonalizatutako aholkularitza jasoko dute (feedback-ak, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak eta abar).

Zehazkiago, aukeratutako sei proiektuek bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango dute, tailerraren antolakuntzak esleitutako egunetako batean, eta parte hartzaile bakoitzari aukeraketa egin ondoren zehaztuko zaio ordutegia.

Tailerra gaztelaniaz izango da, eta Miguel Machalski gidoi analistak zuzenduko du. Machalski Argentinan jaio zen, ama britainiarra eta aita poloniarra zirela. Gaur egun Frantzian bizi da eta nazioarteko zineman lan egiten du gidoilari, aholkulari eta tutore gisa. Bere profil kulturanitzak eta eleaniztunak «ikuspegi global paregabea» ematen dio proiektu zinematografikoak garatzeko. Europan, Latinoamerikan eta Asian eskaintzen ditu tailerrak eta mundu osoko proiektuetan egiten du lan aholkulari moduan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gidoiak idazteko tailerra egingo dute otsailean Tabakaleran