Borrar

Gaztea Maketa Lehiaketak baditu finalistak

Itzek, Ganibet, Zilibito Records oiartzuarrak eta Enbata Lorade taldeak azaroaren 16ko finalean izango dira

DV

Donostia

Osteguna, 2 azaroa 2023, 13:13

Comenta

Itzek, Ganibet, Zilibito Records oiartzuarrak eta Enbata Lorade taldeak dira 2023ko Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak. Publikoak aukeratu zuen lehen finalista (Enbata Lorade taldea); eta Julen Idigoras, Lorea Argarate eta Josune Arakistainek osatutako epaimahaiak beste hiru taldeak hautatu ditu, aurten jasotako 200 maketatik gora entzun ostean.

Lau taldeek azaroaren 16an izango da final handia, Bilboko Sala BBK aretoan. Egun horretan arituko dira finalista guztiak oholtza gainean. 5000 euro eskuratzeaz gain, 2024ko Bilbao BBK Liven jotzeko aukera izango du talde irabazleak.

Enbata Loradek eramango duen GAZ Sariaz gain (2500 euro), finalistetako batek Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat irabazteko aukera izango du, Harrobia Sariari esker.

Finalistak

Mungiarrak dira Itzek taldeko hiru kideak ,Nekane Otazua, June Aresti eta Antton Elorriaga, eta abesti bakarra publikatu dute: 'Nartziso'. Ganibet bikotea, berriz, Altsasutik dator, bertakoak baitira Ekain eta Amaiur; elektronika lantzen dute. Zilibito Records sei lagunek osatutako kolektibo oiartzuarra da, eta trapa, pop-punka, bachata, hyperpopa eta beste hainbat estilo uztartzen dituzte. Ekainean publikatu zuten Hastapenak lehen diskoa. Azkenik, Enbata Lorade Bakioko banda izan da aurtengo Maketa Lehiaketaren bozketa faseko garailea, botoen %23 eskuratuta. 'Marea', 'Zuzen' eta 'Egurre' maketak aurkeztu dituzte.

Gaztea Maketa lehiaketaren aurtengo babesleak Gazteen emantzipaziorako Eusko Jaurlaritzaren GAZ zerbitzua eta Laboral Kutxaren gazte-txartela dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaztea Maketa Lehiaketak baditu finalistak

Gaztea Maketa Lehiaketak baditu finalistak