Gartxot Unsainen 'Ghau' proposamena, ostiralean Deban
Iturri Ondoan egitasmoa itxiko duen emanaldia izango da
I. A.
Donostia
Lunes, 24 de julio 2023, 17:46
Deban uztailean zehar antolatu den Iturri Ondoan egitasmoak aste honetan eskainiko du azken emanaldia. Ostiralero, ekitaldi desberdinak antolatu dira, guztiak Plaza Zaharreko iturrian eta gaueko hamarretan. Oraingoan, Gartxot Unsainek 'Ghau' ikuskizuna eskainiko du.
Publicidad
Musika oinarri eta abiapuntu duen proposamen artistiko anitza da 'Ghau', 2018an Gartxot Unsainek sortutako proiektu pertsonala. Musika proiektu askea, non pop, funk edo vaporwave-ak Osa+Mujika dantza konpainiarekin eskuz esku sortutako kode artistiko baten ibilgailu gisa balio duten. Barneko hausnarketa eta sentimenduei musika jarriz, bi disko, bi eleberri eta hainbat bideo kaleratu ditu dagoeneko proiektuaren baitan. Musikariaren eta dantzariaren arteko elkarrizketa bat da, koreografia zaindu batek lagunduta.
Hamargarren urteurrena
Euskal kultura eta euskara bultzatzeko jaio zen Iturri Ondoan egitasmoak hamar urte bete ditu aurten eta interes handiko ekintzak jaso dituen egitaraua prestatu da uztaileko ostiraletarako. Uztailaren 7an programa abian jarri zutenak Oihane Perea, Miren Artetxe, Joanes Illarregi eta Amets Arzallus bertsolariak izan ziren, eskaini zuten bertso saioarekin. Hilaren 15ean azken hamarkadan urtero Iturri Ondoan egitasmoaren baitan egin izan den eta literatura, irudiak eta musika uztartzen dituen 'Begiradak' ekimenaren txanda izan zen; eta uztailaren 21ean Hika antzerki konpainiak 'Tonbola' ikuskizuna aurkeztuko zuen herritarren aurrean.
Gainera, Iturri Ondoan egitasmoaren X. urteurrena ospatzeko festa berezia antolatu zen hilaren 15ean, irteera gidatu batekin, herri bazkaria eta kantuak, jolasak, dantzak edota istorioak batuko zituen 'Iturri ondoko festa' bereziarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión