Borrar
Plakak Garaia Parke Teknologikoaren egoitzan jarri dira. M.U.

Garaia egoitzan 263 eguzki plaka jarri ditu Mondragon Unibertsitateak

Eraikineko jarduerarako behar den energiaren % 17 sortuko dela aurreikusi da

DV

Arrasate

Asteazkena, 8 martxoa 2023, 19:16

Comenta

Mondragon Unibertsitateak 263 eguzki-plaka jarri ditu Arrasateko campusean, Garaia Parke Teknologikoaren egoitzan, «jasangarritasunarekiko duen konpromisoa ageriko eginez», adierazi du erakundeak ohar baten bidez. Krean arkitektura estudioak garatu duen instalazio honi esker, 35 etxebizitzak urtebetean duten kontsumoaren pareko energia-kantitatea sortzeko gai izan nahi du ikastegiak. Hala, eraikinak kontsumitzen duen energiaren %17 inguru sortuko litzateke energia-iturri berriztagarriak erabilita.

Eraikinaren estalkiak 1.700 metro karratuko azalera du guztira, eta ia osorik estali dute eguzki-plakekin. Orotara, 263 plaka jarri dituzte, eta bakoitzak 455 W-eko potentzia du, beraz, Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak autohornikuntzaren bidez bete ahal izango ditu campusaren energia-beharrak.

Plaken azterketa- eta instalazio-prozesuan partaide izan dira Eskola Politeknikoko Eraikinen Kudeaketako eta Ingurumeneko lantaldeetako teknikariak, baita Energia Elektrikoko ikerketa-taldeko kide batzuk.Guztien lankidetzari esker, instalazioa parametrizatu egin da, epe ertain eta luzera aukera eman dezan, sorkuntza- eta kontsumo-datuak erabiltzeko, etorkizuneko eraikinetan ekipamendu adimendunak modelizatu, kontrolatu eta sortu ahal izateko.

120 MWh-ko instalatutako potentzia duen instalazioaren bidez, 130.000kWh argindar ekoizteko asmoa du ikastegiak; hau da, Garaia eraikinaren urteko kontsumoaren % 1417 artean. Alderaketa eginez, kontuan hartuta Euskadiko etxebizitza baten urteko batez besteko kontsumoa 3.370kWh-koa dela, 35 etxebizitzen urteko energia-beharren pareko energia-kantitatea sortzea lortuko du ikastegiak.

Era berean, energia-autonomia sustatzeko eta energia-iturri jasangarrien alde eginez energia tradizionalarekiko mendekotasuna murrizteko Mondragon Korporazioak abian dituen politiken barruan dago proiektua.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Garaia egoitzan 263 eguzki plaka jarri ditu Mondragon Unibertsitateak

Garaia egoitzan 263 eguzki plaka jarri ditu Mondragon Unibertsitateak