Borrar

Famili giroan naturaz gozatzeko planak Arantzazun eta Iztueta baserrrian

Orientazio jolasak eta esnearen zikloa ezagutzeko jarduerak antolatu dira igande honetan

I. Altuna

Viernes, 27 de junio 2025, 12:34

Eguraldi onak eta tenperatura altuek hondartzara edo igerilekura joatea gonbidatzen badute ere, asteburu honetarako badira beste hainbat proposamen, naturarekin harremanetan familian disfrutatu daitezkeenak. Gipuzkoako parketxe sareak bi jarduera berezi antolatu ditu igande honetarako.

Alde batetik, Arantzazu parketxearen eskutik, 'Arantzazuko altxor galduen bila» jarduera antolatu du, euskaraz zein gazteleraz gauzatuko dena. Orientazio hastapenak jasoko dituzte parte-hartzileek eta ondoren Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, hainbat pista bilatzea izango dute erronka. Goizeko 11:00tan jarri dute hitzordua Arantzazuko parketxean eta ordu eta erdi inguruko denbora igaroko dute jolasean.

Bestalde, Iztueta Baserria bisitatzeko aukera ere izango da igandean, bere abereak, ukuilua, esnetegia eta zelaiak ezagutuko dituzte bertaratzen diren bisitari guztiek. Baserriko bizimodua ezagutzeaz gain ekoizten dituzten produktuak ere dastatuko dituzte. Izan ere belaunaldietako esperientzia dute Iztueta Baserrian esne behiekin lan egiten. Artisauen jakintza eta gaur egungo teknologiak uztartuz egiten dute lan eta ziklo guztiaz arduratzen dira, beren produktuetan kalitate gorena bermatzeko. Baserrian oso barneratuta dute behiak direla proiektu honen ardatz nagusia eta horregatik euren zaintza egokian oinarritzen da lanaren parte handi bat..

Parketxeak antolatu ohi dituen ekimenetan izan ohi den bezala, Iztueta Baserrira bisitan parte hartu nahi duen orok aurrez eman beharko du izena. Hartarako, mezu elektronikoa bidal dezake barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera edo ondorengo telefono zenbakietara deitu: 943 18 03 35 / 688 895 069.

'Arantzazuko altxor galduen bila' jardueran izen emateko arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi beharko da, edo 943 782 894 edo 699 335 183 telefonoetara deitu.

Informazio gehigarria aipatutako bideetan zein www.gipuzkoanatura.eus webgunean topa daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Famili giroan naturaz gozatzeko planak Arantzazun eta Iztueta baserrrian

Famili giroan naturaz gozatzeko planak Arantzazun eta Iztueta baserrrian