Euskalgintzaren Kontseiluak beste eragileekin batera Donostian antolatutako elkarretaratze bat. Gorka Estrada
Euskalgintzaren Kontseilua

«Euskararen normalizazioaren kontra ez ezik, euskal gizartearen borondatearen eta euskal erakundeen kontrako epaia da»

Euskalgintzaren Kontseiluak irmoki kritikatu du Espainiako Auzitegi Gorenak EAEko udaletan euskararen normalizazioa bultzatzeko dekretuaren hainbat artikulu baliogabetzea

I. Altuna

Donostia

Jueves, 17 de julio 2025, 11:06

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du EAEko Auzitegi Nagusiak udaletan euskararen normalizazioa bultzatzeko 179/2019 Dekretuaren hainbat artikulu baliogabetzeko hartu zuen erabaki. Euskalgintzaren Kontseiluak irmoko kritikatu du sententzia berri hau, «euskararen normalizazioaren aurkakoa ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen kontrakoa ere» badelako. Prentsa ohar baten bidez salatu duenez, erabaki honek «udal ordezkari bakar bat ere ez duen VOX alderdi politiko euskarafoboaren helegitea ia osotasunean» aintzat hartzen du.

Publicidad

Kontseilutik nabarmendu dutenez, azken urteetan, administrazio publikoan euskararen normalizazioa eta biziberritzea bultzatzeko neurrien aurkako eskuhartze judizial ugari salatu ditu euskalgintzak eta euskal gizarteak, eta «oraingoan ere argi ikus daiteke euskararen minorizazioa betikotzea helburu duen oldarraldi judizial eta politikoa». Baina, euskararen normalizazioaren kontra ez ezik, «euskal gizartearen borondatearen eta euskal erakundeen kontrako epaia da, izan ere, Eusko Legebiltzarrean gehiengo oso zabalez onartutako araudia eta Eusko Jaurlaritzak garatutakoa da Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetzea erabaki duena».

Euskara eta euskal hiztun komunitatea «larrialdi linguistiko egoeran daudela» gogoratu dute Kontseilutik, «eta normalizazio prozesua atzeraldian sartzeko arriskuan». «Administrazioan euskarak pairatzen duen minorizazio egoera gainditu eta euskararen alde egiteko zoru minimo bat jartzen zuten dekretu hauek, baina, beste behin, Espainiako botere judizialak bide hori egitea galarazi du», gaineratu dute.

Horregatik, Kontseiluak dei egiten die erakunde, agintari, eragile politiko, sozial eta herritarrei «irmo adierazi dezatela oldarraldiaren agerpen bortitz honen aurka daudela, eta bakoitzak dagokion lekutik bultza dezala euskararen normalizazio prozesua. Horixe baita justizia sozialean eta gizarte kohesioan sakontzeko bidea».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad