Mikel Mendizabal, Jesus Rubio eta Iñigo Lamarca, liburuaren aurkezpen ekitaldian. Mitxelena

«Euskara sinple eta eraginkor bat garatzea beharrezkoa da»

'Euskara orain. Eraginkortasuna helburu' liburu argitaratu du Mikel Mendizabalek, idazle eta hizkuntzalari desberdinen ideiak biltzen dituena

I. A.

Donostia

Lunes, 18 de septiembre 2023, 18:02

Mikel Mendizabal hizkuntza irakasleak euskararen egungo egoera aztertzen duen liburua koordinatu du. 'Euskara orain. Eraginkortasuna helburu' saiakerak lau idazle bildu ditu: Xabier Amuriza, Iñigo Lamarca eta beste bi hizkuntzalari, Haitao Liu eta Jesus Rubio. Egileak liburuaren aurkezpenean adierazi duenez, «idazle eta hizkuntzalari bakoitzak ikuspegi propioa du, baina badute zerbait komunean, euskara sinple eta eraginkor bat garatzeko beharra ikusten dutela».

Publicidad

Juan Valter Tauli hizkuntzalari estoniarraren ideietatik abiatu da Mendizabal liburu honetan, «baina ohikoa ez den ikuspegitik», azaldu du. «Tauliren ustez, hizkuntzaren efizientziaren garrantzia ez da aski nabarmendu. Eta ez da egia hizkuntza guztiek konpetentzia komunikatibo berdina lortu dutenik beren alderdi guztietan: sintaxian, morfologian, hiztegigintzan, fonologian eta abar. Alegia, hizkuntzek muga nabariak dituzte, nahiz eta muga horiek gainditzen ahal diren, zeren hiztunek, berez, hizkuntza erraz eta eraginkorra garatzeko joera naturala baitute». Bestalde, Tauliren iritziz ere, instituzioen interbentzioa komenigarria izaten ahal da corpusari dagokionez, baldin eta zenbait alderditan hizkuntzak mugak dituela kontsideratzen bada. «Helburua ez litzateke zuzentasuna, baizik eta erraztasuna eta gaitasun komunikatiboa», esan du.

Liburuan parte hartu duten idazleek beraien ideia pertsonalak partekatu arren, antzeko proposamenak aldarrikatu dituzte, adibidez, aditzak sinplifikatzeko eta sintaxi eraginkorragoa garatzeko premia, bi baldintza horiek derrigorrezkoak baitira hizkuntza konpetente bat lortu ahal izateko. «Euskarak ez du etorkizuna aditzak sinplifikatzen ez baditugu», adierazi du Amurizak.

Mendizabalen iritziz, «euskalduntze prozesuan gauzak ez doaz ondo, hau errealitate bat da. Aztertu behar da ikuspegi desberdinetatik zertan huts egiten ari garen». Bere esanetan, zuzentasun gramatikalari garrantzi gehiegi eman zaio, eta horrek «egoera itogarria egin du». Horregatik, «autokritika sanoa eta beharrezkoa» dela aldarrikatu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad