Las diez noticias clave de la jornada
Idurre Eskisabel (Kontseilua) eta Elin Haf Gruffydd eta Davyth Hicks, European Language Equality Network-eko ordezkariak, Bilbon egindako agerraldian. EFE

Euskara eta euskal hiztunen komunitatea, «larrialdi linguistikoan»

Europako hizkuntza gutxituen aldeko eragile sozialen sareak nabarmendu du euskararen normalizazioa «moteldu» dela eta «jauzi bat» egin behar dela hizkuntz politikan

I. Altuna

Donostia

Domingo, 10 de noviembre 2024, 19:42

ELEN Europako hizkuntza gutxituen aldeko eragile sozialen sarearen 2024ko Batzar Orokorra asteburuan burutu da Bilbon, bertan urteko irakurketa eta aldarrikapenen aurkezpena egin delarik. Esandakoen artean, «euskara eta euskal hiztuenen komunitatea larrialdi linguistikoan dagoela» nabarmendu dute.

Publicidad

Larrialdi linguistikoari buruzko ebazpenean adierazten denez, «euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuaren azken hamarkadetako susperraldia moteldu denaren zantzuak agerikoak» dira azken urteetan. Erabilera soziala «ahula» dela, hiztunen % 17,5 baino ez baitira egunerokoan euskara erdara baino gehiago erabiltzen dutenak.

Ahultasuna aregagotu egin du, halaber, globalizazioaren egungo aldaerak. Eta horren ondorioetako bat da «egiturazko botere harremanak boteretsuen alde indartzen dituela dimentsio politiko, ekonomiko eta sozial guztian, eta hizkuntzen eta hiztun komunitateen arteko botere harremanak ez daude dinamika horretatik salbu». Bestalde, digitalizazioak «hizkuntza hegemonikoak are eta hegemonikoago» egin dituela, «eta hizkuntza minorizatuak are eta zaurgarriago».

Hori guztia aintzat harturik, eta, halaber, hurbilean eta minorizazio egoera bertsuan dauden katalanaren eta galizieraren komunitateek urrats hori egina dutela kontuan izanik, «indarrean diren joera soziolinguistikoak eta egiturazko arazoak itzulikatzeko neurri egokiak epe laburrean hartu ezean, atzeraldia datorrela» adierazi dute. Hau da.»hizkuntz politikan jauzi bat egin ezean, bizigarritasun soziala irabazi ordez galtzen hasteko» bidean dagoela euskara eta euskal hiztunen komunitatea.

Nolanahi dela, larrialdi linguistikoan dagoela adieraztea «euskararen normalizazio eta biziberritzea onbideratzeko lehen urratsa emateko modua» dela adierazi dute, eta lehen urratsa auzi hau agenda politiko eta sozialaren ardatzean jartzea dela. «Horrenbestez, euskararen normalizazio eta biziberritzea lehentasunezko ekinbidetzat hartzea eskatzen diegu instituzio, agintari, eta, oro har, eragile politiko eta sozialei». Herritarrei ere dei egin diete «egun zeharkatzen gaituzten osterantzeko larrialdi sozial eta politikoak bezala, euskararen normalizazioaren ingurukoa ere konpromiso zibikoz berena egiten dezatela». «Guztiok behar gaitu prozesu honek», gaineratu dute.

Publicidad

Aldi berean, Europako instituzio, agintari, eragile politiko, sozial zein herritarrei dei egiten diete , «bakoitzari dagozkien eskumen eta arduretatik, har ditzatela neurriak homogeneizazio kulturala saihesteko eta hizkuntza eta hiztun komunitate minorizatuen normalizazio eta biziberritzea bultzatzeko». Izan ere, hizkuntza gutxituei eta kultur komunitate minorizatuei eustea munduaren alde egitea da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad