Euskal Herri osoan 128.000 lagun bizi dira gutxitzen ari diren arnasguneetan
Euskara modu naturalean erabiltzen duten eremuak hizkuntza gutxituen biziberritzerako giltzarri direla nabarmenduko du aste honetan nazioarteko konferentziak Azpeitian
Ez da hain erraza euskara eroso eta modu naturalean edonorekin hitz egitea bermatuta daukan eremua topatzea. Eta are zailagoa izango da etorkizunean, ikerketek diotenez. Hitzak berak adierazi bezala, euskarak arnasa har dezan gune aproposak behar ditu. Eremu horiek izango dira, hain zuzen ere, hizpide aste honetan (ostegunean eta ostiralean) Azpeitian Nazioarteko Konferentzian. Arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantziaz gogoeta eragitea izango da jardunaldien xedea, eta bide batez, baita egoera soziolinguistikoa indartzeko proposamenak mahaigaineratzea ere.
Publicidad
Gaur egun, 128.000 lagun bizi dira arnasguneetan Euskal Herri osoan. Udalerrien %4 bakarrik dira arnasgune beteak, hau da, erabilera % 80tik gorakoa dutenak. Populazioaren %0,3 ordezkatzen dute. Arnasgune erasanetan berriz, erabilera %60tik gorakoa dutenetan, hain justu, populazioaren %4,2 bizi da. Hala dio Siadeco etxeak UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen enkarguz burututako ikerketak. Gaineratzen du proiekzioa betez gero, euskara nagusi den eremurik gabe geratzeko arriskua dugula. Gaur egun, udalerri euskaldun handienak euskararen nagusitasunik gabeko udalerri euskaldunak dira: erabilera %40-%60 artean dutenak.
Arnasgune beteen multzoan geratzen diren bost udalerriak Gipuzkoakoak dira. Bost horietatik lau Tolosaldeakoak eta bosgarrena Goierrikoa: Abaltzisketa, Baliarrain, Elduain, Orexa eta Zerain. Herri horietan ez dago hizkuntza erabileraren aldetik inongo zalantzarik.
Nolanahi ere, arnasgune beteetan bost udalerri baino ez dira geratzen (1.092 biztanle), eta, gainera, %80 eta %89,9 arteko tartean daude. Beraz, ez da %90 eta %100ekorik geratzen. Gainera, 51 udalerri eta 28.060 biztanle galdu ditu tarte horrek 1991tik 2021era. Bestalde, %80 eta %89,9ko tarteak ere udalerriak galdu ditu: 31 gutxiago daude (51.191 biztanle gutxiago).
Eustaten datuen arabera, bestalde, lehen hizkuntzari dagokionez, 1981ean, 56 udalerritan zuten ama hizkuntza euskara herritarren %90 baino gehiagok. 2011n, berriz, ezaugarri hori udalerri batek soilik zuen: Abaltzisketak.
Publicidad
Euskaldunen erdia erdararen nagusitasun handiko eremuetan biziko da 2036an Siadecoren azterketaren arabera. Hori dela eta, Donostiako Udalak, esaterako, helburuen artean sartu du «euskararen arnasgune geografikoak babestea eta funtzionalak sortzea».
Iñaki Iurrebaso eta Garikoitz Goikoetxeak ondu duten 'Esnatu ala hil' libura (Elkar) aurkeztu bezperan, berripaper honi elkarrizketa eskaini eta gaiarekin lotutako zenbait iruzkin egin zituzten. Iurrebasoren esanetan, «euskaraz erdaraz baino errazago egiten duten hiztunak % 8a dira. Hori oso kopuru txikia da. Izan ere, gero datu hori erabakigarria da gauza askotarako, besteak beste erabilera handiagoa edo txikiagoa edukitzeko joerarako. Errazena da denak ezagutzen dugun hizkuntzara jotzea. Hori da gaitasunean dugun oinarri ahularen adierazgarri bat». Horren aurrean, Goikoetxeak zioen «behar ditugula neurri orokorrak baina baita lurralde estrategia bat: 'café para todos' bai gauza batzuetarako, baina tokian tokiko errealitatera egokituko diren neurriak ere bai».
Publicidad
Elkarlana eta babes zabala
Nazioarteko Konferentziaren antolaketan elkarlanean aritu dira UEMA, Soziolinguistika Klusterra, UEU Udako Euskal Unibertsitatea eta Coppieters Fundazioa. Gipuzkoako Foru Aldundiak zein Eusko Jaurlaritzak ere ekimena babestu dute eta Europatik diru-laguntza jaso du.
Konferentziaren antolatzaileek uste dute arnasguneek hizkuntza biziberritze prozesuetan zeregin estrategikoa dutela. Hiztun berriak sozializatzeko eta erabileran murgiltzeko gune aproposak direla, eta hizkuntzaren prestigioa eta erabilera aktiboa sustatzen dutela. Gainera, arnasguneetako esperientziak eta praktikak esportagarriak izan daitezke, hizkuntza gutxituaren presentzia txikiagoko inguruneetan presentzia hori handitzeko eta hizkuntza aktibazio ekimenak inspiratzeko.
Publicidad
Expertos internacionales abordarán en Azpeitia los retos de las lenguas minorizadas
El teatro Soreasu de Azpeitia acogerá el jueves y viernes la conferencia internacional sobre la influencia de los llamados 'arnasguneak' (zonas de alta densidad de hablantes de un idioma) en las lenguas minorizadas. Expertos de diferentes países se alternarán con analistas de la situación del euskera a lo largo de un amplio programa dividido en dos jornadas. Ponentes de prestigio aludirán a los casos de Irlanda, Gales, Frisia (Países Bajos), Escocia, Cataluña, Tirol del sur (Italia) o Voivodina (Serbia). El lingüista donostiarra y miembro de Euskaltzaindia Mikel Zalbide centrará primeramente, a través de un vídeo, el concepto de 'arnasgune' el jueves por la mañana antes de que tome la palabra uno de los invitados de honor, el profesor irlandés Conchúr Ó Giollagáin, de la Universidad de las Tierras Altas e Islas de Escocia. La sociolingüista galesa Elin Haf Gruffydd Jones expondrá las circunstancias de su idioma natal mientras que Étienne Lemyre abordará la transmisión de idiomas en Canadá. Asier Basurto (Soziolinguistika Klusterra), Garikoitz Goikoetxea (Ayuntamiento de Tolosa) y la crítica literaria Iratxe Retolaza pondrán el toque autóctono al primer día. El viernes, investigadores de la Universidad de Bangor, del norte de Gales, y representantes del Gobierno de Voivodina aportarán el componente internacional a un evento que ha logrado parte de su financiación de fondos europeos por su aportación al multilingüismo y la multiculturalidad. Iñaki Iurrebaso incidirá en la estrategia vasca.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión