'Etxea' izango du ardatz Oiartzungo Poesia Egunak
Irailaren 6tik 11ra ospatuko da bosgarren edizioa
I. A.
Donostia
Sábado, 26 de julio 2025, 12:50
'Etxea' gai hartuta gauzatuko du bere ibilbide poetikoa Oiartzungo Poesia Egunak. Bosgarren edizioa izango du aurtengoa, irailaren 6tik 11ra burutuko dena,1545 argitaletxeak, Hitzen Lihoak eta Metrokoadroka kolektiboak antolatutako, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.
Publicidad
Poesia errezitalak, ibilbide poetikoak, errezitaldi musikatuak edo haur eta gazteen poesia emanaldiak antolatu dira, baina errezitaldi bereziak herritarren etxeetan, Harkaitz Canorekin, Itziar Ugarterekin eta Jose Luis Otamendirekin. Antolatzaileen esanetan «aurtengo bosgarren Poesia egunek kultur komunitatea etxe bat dela aldarrikatuko dute, euskara bera dela gure teilatupea, eta etxe honek ateak zabalik dituela behar duen ororentzat».
Eako Poesia Egunak izan ditu ekimenak inspirazio iturri, eta hark utzitako hutsunea. Honela, Ean bezala Oiartzunen ere, naturarekin erabat konektatutako egitaraua antolatzen da, auzolanean eta hainbat elkarteren arteko lankidetzan, beti ere poesia erdigunean jarrita eta diziplina artistiko ezberdinei eta esperimentazioari tokia eginez, gogoratzen dute ekimen honen sustatzaileek.
«Poesia Egunak saretuta antolatzen ditugun kolektiboek eta pertsonek ere etxe bat izan gura genuke, halakorik behar duenarentzat; aurreko edizioetako herritarren parte hartze handia ere etxe bat izan da denontzat, Oiartzungo eta inguruetako kulturzaleentzat. Bosgarren aldiz eramango dugu kultura kalera, etxe bateko atea bi aldeetara zabaltzen dela gogora ekarriz: kalea ere kulturarena dela aldarrikatuz», adierazi dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión